Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Omega-3z aberastutako 15 elikagaietatik lauk, horixe diren arren, gaitz kardiobaskularretatik babesten gaituzten DHA eta EPA gantzak ez dauzkate
Omega-3z aberastutako elikagaien lehen multzoan lau esneki eta sojadun edari bat agertzen dira. Esneki horietako hiru esnearen antzekoak dira (Puleva, Kaiku eta Celta) eta laugarrena (Puleva) jogurt likidoaren tankerakoa. Lauretan ere, fabrikatzaileek behi-esnearen gantza (asea, batik bat) erauzi eta, horren ordez, gantz mono-asegabeak (azido oleikoa) edota poli-asegabeak (omega-3) ezarri dituzte: horregatik ezin esan daiteke "esne" direnik, "esneki" baizik. Kaiku eta Celta laginek beren etiketan adierazitako omega-3 kopurua baino gehiago daukate; Puleva markakoak %27 gutxiago daukanez, araua urratzen du. Esnedun edari hartzituak ere (Puleva) ez dauka adierazitako kopurua baina aldea, txikia izaki, onargarri gertatzen da.
Esne-proteinaren aurkako alergia nozitzen dutelako, esnea gustukoa ez dutelako edo bestelako motiboengatik, esnearen ordez sojadun edariak kontsumitzen dituzte pertsona batzuek. Vive Soy (Pascual) sojadun edaria aztertu da: likido horrek adierazitako omega-3 kopurua ematen badu ere, ez da "aberastutako produktua" omega-3 gantzak berez dautzalako soja-hazietan. Kaiku esnekian eta Pascual markako sojadun edarian datzan omega-3 bakarra linolenikoa da baina, goian adierazi bezala, horrek ez du inolako eragin frogaturik gaitz kardiobaskularren prebentzio edo arintzean. EPA eta DHA gantzen -horrelakoak dauzkaten multzo honetako hiru produktuetan- presentzia, ehun gramoko, 44 mg-etatik (Puleva esnekia) 32 mg-etara (marka bereko esnedun edaria) doaz, Celta esnekiaren 35 mg-etan barrena.
| Omega-3z aberastutako elikagai mota | Esnekia | Esnekiao | Esnedun edaria | Esnekia | Sojadun esnea |
|---|---|---|---|---|---|
| Marka | Puleva | Celta | Puleva | Kaiku | Pascual |
| Prezioa (euro, kilo edo litroko) | 1,09 | 0,86 | 2,57 | 1,05 | 1,10 |
| Aberastu gabeko elikagaiaren prezioa | 0,86 (27% gehiago) | 0,69 (25% gehiago) | 1,95 (32% gehiago) | 0,94 (12% gehiago) | -------------- |
| Etiketako datuak: | |||||
| Linolenikoa1 (mg/100 g) | |||||
| DHA + EPA2(mg/100 g) | 60 | 30 | 37 | ||
| Omega-3, guztira 3 (mg/100 g) | 90 | 140 | |||
| Azterketako emaitzak: | |||||
| Linolenikoa 1 (mg/100 g) | 3 | 5 | 3 | 127 | 140 |
| DHA + EPA2(mg/100 g) | 44 | 35 | 32 | Ausencia | Ausencia |
| Omega-3, guztira 3 (mg/100 g) | 47 | 40 | 35 | 127 | 140 |
| EPA + DHA por ración (mg) | 110 (250 ml) | 88 (250 ml) | 80 (250 ml) | Ausencia | Ausencia |
| Etiketa4 | Ez dago zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen |
(1) Azido linolenikoa: funtsezko omega-3 gantz azido poli-asegabea; hortaz, dietan kontsumitu beharrekoa da, organismoa ez baita gauza bera sintetizatzeko.
(2) EPA + DHA: omega-3 gantz azido poli-asegabe hauei gaitz kardiobaskularren aurkako propietate mesedegarriak egosten zaizkie. Hemen agertzen diren datuak bi gantz azidoen baturari dagozkionak dira: eikosapentanoikoa (EPA) eta dokosahexanoikoa (DHA), alegia.
(3) Omega-3, guztira: elikagaian dautzan omega-3 gantz-azido guztien batura da hau; azido linolenikoa, gehi EPA, gehi DHA
(4) Etiketa: "ez dago zuzen" balorazioak esan nahi du elikagaiak daukan egiazko omega-3 kopurua etiketak adierazten duena baino txikiagoa dela; hortaz, etiketaren gaineko araua urratu egiten dute azterturiko hamabost produktuetatik seik.
Bi laginek -Coren eta Matines- araua urratzen dutela egiaztatu da. Matines markakoen irregulartasuna harik eta larriagoa da, aztertu ditugun arrautzak konbentzionalak baitira (aberastu gabeak), nahiz eta etiketak "aberastutako arrautzak" dioen. Coren laginak, ehun gramoko, 245 mg DHA gantz dauka, etiketan 300 mg (%18 gehiago, alegia) adierazten duen arren. Matines markakoek adierazitako 280 mg baino dezente DHA gutxiago daukate: 36 mg baizik ez, ehun gramoko. Azterturiko arrautzak marka beraietako "ohikoak" baino %60 inguru garestiago dira. Arrautzak, egiari zor, ez dira omega-3z aberasten: bestelakotu egiten dira, oiloen elikadura eraldatuz (DHA gantz asko dauzkan alga mota bat erantsita).
| Tipo de alimento enriquecido en omega-3 | Huevos Brudy | Huevos omega | |||
|---|---|---|---|---|---|
| Marca | Coren | Matines | |||
| Prezioa (euro, kilo edo litroko) | 1,14 (media docena) | 3,42 (media docena) | |||
| Aberastu gabeko elikagaiaren prezioa | 0,72 (58% gehiago) | 0,72 (63% gehiago) | |||
| Etiketako datuak: | |||||
| Linolenikoa 1(mg/100 g) | |||||
| DHA + EPA2(mg/100 g) | 300 | 280 | |||
| Omega-3, guztira 3 (mg/100 g) | 440 | ||||
| Azterketako emaitzak: | |||||
| Linolenikoa 1 (mg/100 g) | 29 | 33 | |||
| DHA + EPA2(mg/100 g) | 245 | 36 | |||
| Omega-3, guztira 3 (mg/100 g) | 288 | 69 | |||
| EPA + DHA por ración (mg) | 319 (2 arrautza) | 47 (2 arrautza) | |||
| Etiketa4 | Ez dago zuzen | Ez dago zuzen | |||
(1) Azido linolenikoa: funtsezko omega-3 gantz azido poli-asegabea; hortaz, dietan kontsumitu beharrekoa da, organismoa ez baita gauza bera sintetizatzeko.
(2) EPA + DHA: omega-3 gantz azido poli-asegabe hauei gaitz kardiobaskularren aurkako propietate mesedegarriak egosten zaizkie. Hemen agertzen diren datuak bi gantz azidoen baturari dagozkionak dira: eikosapentanoikoa (EPA) eta dokosahexanoikoa (DHA), alegia.
(3) Omega-3, guztira: elikagaian dautzan omega-3 gantz-azido guztien batura da hau; azido linolenikoa, gehi EPA, gehi DHA
(4) Etiketa: "ez dago zuzen" balorazioak esan nahi du elikagaiak daukan egiazko omega-3 kopurua etiketak adierazten duena baino txikiagoa dela; hortaz, etiketaren gaineko araua urratu egiten dute azterturiko hamabost produktuetatik seik.
Bi ongailu elikagarri (La Española eta La Masía) eta igurzteko gantz solido bat (La Masía) aztertu dira: hiruretatik, La Masía igurzteko gantzak bakarrik betetzen du etiketan adierazitakoa (528 mg EPA eta DHA). La Española markako laginak, berriz, adierazitakoa baino EPA eta DHA gantz gutxiago dauka (%12) eta La Masía laginak, %9 gutxiago: beraz, etiketaren arautegia urratu egiten dute. Merkatuak, ikusi batera antzekoak baina errealitatean biziki desberdinak diren bi produktu ditu salgai (omega-3z aberastutako olio-nahasketak): La Masía markako olio aberastutik ehun mililitrok 455 mg DHA eta EPA daukaten bitartean, La Española markako laginak (linolenikodun omega-3z aberasturiko olioa) ez dauka gaitz kardiobaskularretatik babesten gaituzten bi gantz-azido horietatik miligramo bakar bat ere. Dena den, La Española 1,89 euro kostatzen da litroko, La Masía markako igurzteko gantz solidoa, berriz, 7 euro kiloko, eta marka bereko ongailu elikagarria, 4,20 euro kiloko.
| Tipo de alimento enriquecido en omega-3 | Grasa sólida para untar | Condimento alimentario (mezcla de aceite) | Preparado graso a base de aceites refinados | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Marca | La Masía | La Masía | La Española | ||
| Prezioa (euro, kilo edo litroko) | 7,00 | 4,20 | 1,89 | ||
| Aberastu gabeko elikagaiaren prezioa | 3,56 (97% gehiago) | 3,77 (11% gehiago) | 3,50 (46% menos) | ||
| Etiketako datuak: | |||||
| Linolenikoa 1 (mg/100 g) | 2500 | 850 | |||
| DHA + EPA2(mg/100 g) | 500 | 500 | |||
| Omega-3, guztira 3 (mg/100 g) | 3500 | ||||
| Azterketako emaitzak: | |||||
| Linolenikoa 1 (mg/100 g) | 2610 | 195 | 2650 | ||
| DHA + EPA2(mg/100 g) | 528 | 455 | Ausencia | ||
| Omega-3, guztira 3 (mg/100 g) | 3138 | 650 | 2650 | ||
| EPA + DHA por ración (mg) | 63 (12 g) | 68 (15 ml) | Ausencia | ||
| Etiketa4 | Zuzen | Ez dago zuzen | Ez dago zuzen | ||
(1) Azido linolenikoa: funtsezko omega-3 gantz azido poli-asegabea; hortaz, dietan kontsumitu beharrekoa da, organismoa ez baita gauza bera sintetizatzeko.
(2) EPA + DHA: omega-3 gantz azido poli-asegabe hauei gaitz kardiobaskularren aurkako propietate mesedegarriak egosten zaizkie. Hemen agertzen diren datuak bi gantz azidoen baturari dagozkionak dira: eikosapentanoikoa (EPA) eta dokosahexanoikoa (DHA), alegia.
(3) Omega-3, guztira: elikagaian dautzan omega-3 gantz-azido guztien batura da hau; azido linolenikoa, gehi EPA, gehi DHA
(4) Etiketa: "ez dago zuzen" balorazioak esan nahi du elikagaiak daukan egiazko omega-3 kopurua etiketak adierazten duena baino txikiagoa dela; hortaz, etiketaren gaineko araua urratu egiten dute azterturiko hamabost produktuetatik seik.
Cuétara markako F-Plus gailetak eta Lopes markako Delicias de Melocotón produktua aztertu dira: bi laginetan ere, omega-3 kopuruak adierazitakoa baino handiagoak dira. EPA eta DHA gantzen ekarpenaz ari garela, Lopes melokotoi gutiziek 185 mg daukate, ehun gramoko, eta Cuétara markakoek 156 mg. Prezioak, berriz, aski desberdinak dira: lehenak (belar-denda batean erosiak), kiloko, 13,33 euro kostatzen dira eta Cuétara markakoak ia bestearen laurdena: 3,42 euro kiloko.
| Tipo de alimento enriquecido en omega-3 | Galletas | Galletas F-Plus | |||
|---|---|---|---|---|---|
| Marca | Lopes | Cuétara | |||
| Prezioa (euro, kilo edo litroko) | 13,33 | 3,42 | |||
| Aberastu gabeko elikagaiaren prezioa | ------- | 3,02 (13% gehiago) | |||
| Etiketako datuak: | |||||
| Linolenikoa 1(mg/100 g) | |||||
| DHA + EPA2(mg/100 g) | |||||
| Omega-3, guztira 3(mg/100 g) | 90 | 180 | |||
| Azterketako emaitzak: | |||||
| Linolenikoa 1(mg/100 g) | 122 | 53 | |||
| DHA + EPA2(mg/100 g) | 185 | 156 | |||
| Omega-3, guztira 3(mg/100 g) | 307 | 209 | |||
| EPA + DHA por ración (mg) | 74 (40 gr) | 62 (40 gr) | |||
| Etiketa4 | Zuzen | Zuzen | |||
(1) Azido linolenikoa: funtsezko omega-3 gantz azido poli-asegabea; hortaz, dietan kontsumitu beharrekoa da, organismoa ez baita gauza bera sintetizatzeko.
(2) EPA + DHA: omega-3 gantz azido poli-asegabe hauei gaitz kardiobaskularren aurkako propietate mesedegarriak egosten zaizkie. Hemen agertzen diren datuak bi gantz azidoen baturari dagozkionak dira: eikosapentanoikoa (EPA) eta dokosahexanoikoa (DHA), alegia.
(3) Omega-3, guztira: elikagaian dautzan omega-3 gantz-azido guztien batura da hau; azido linolenikoa, gehi EPA, gehi DHA
(4) Etiketa: "ez dago zuzen" balorazioak esan nahi du elikagaiak daukan egiazko omega-3 kopurua etiketak adierazten duena baino txikiagoa dela; hortaz, etiketaren gaineko araua urratu egiten dute azterturiko hamabost produktuetatik seik.
El Serpis markako laginaren DHA eta EPA gantzen edukia, kiloko, 99 mg da, nahiz eta etiketan 120 mg adierazten duen: beraz, araua urratu egiten du. La Española markakoan (75 mg 100 gramoko) %5eko murrizketa egiaztatu den arren, onartzeko moduko desbideratzetzat jo da. El Serpis markako olibak, horrelako gantzen proportzio handiagoa zuela, La Española markakoak (9,53 euro kiloko) baino merkeagoak dira (7,38 euro kiloko).
Laborategian aztertu da Juver markako omega-3z aberasturiko laranja eta melokotoizko nektarra ere: edari horren etiketak 50 mg omega-3 adierazten du baina egiazko edukia 66 mg dela frogatu zuen probak. Dena den, elikagaian EPA eta DHA gantzik ez dago, produktua azido linolenikoa soilik erantsita aberastu baita, nahiz eta gaitz kardiobaskularrak nozitzeko arriskua arintzeko ahalmena aurreko bi azidoei bakarrik egozten zaien. Horregatik, produktu horren aldeko interesa apalagoa da, bere prezioa ere kontuan izaki: 1,13 euro litroko, hots, marka bereko produktu arrunta baino %72 garestiagoa.
| Tipo de alimento enriquecido en omega-3 | Aceitunas rellenas de anchoa | Aceitunas rellenas de anchoa | Néctar | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Marca | El Serpis | La Española | Juver | ||
| Prezioa (euro, kilo edo litroko) | 7,38 | 9,53 | 1,13 | ||
| Aberastu gabeko elikagaiaren prezioa | 5,87 (26% gehiago) | 5,67 (68% gehiago) | 0,65 (74% gutxiago) | ||
| Etiketako datuak: | |||||
| Linolenikoa 1 (mg/100 g) | |||||
| DHA + EPA2(mg/100 g) | 120 | 80 | |||
| Omega-3, guztira 3 (mg/100 g) | 50 | ||||
| Azterketako emaitzak: | |||||
| Linolenikoa 1 (mg/100 g) | 109 | 112 | 66 | ||
| DHA + EPA2(mg/100 g) | 99 | 75 | Ausencia | ||
| Omega-3, guztira 3(mg/100 g) | 208 | 187 | 66 | ||
| EPA + DHA por ración (mg) | 50 (50 g) | 38 (50 g) | Ausencia | ||
| Etiketa4 | Ez dago zuzen | Zuzen) | Zuzen | ||
(1) Azido linolenikoa: funtsezko omega-3 gantz azido poli-asegabea; hortaz, dietan kontsumitu beharrekoa da, organismoa ez baita gauza bera sintetizatzeko.
(2) EPA + DHA: omega-3 gantz azido poli-asegabe hauei gaitz kardiobaskularren aurkako propietate mesedegarriak egosten zaizkie. Hemen agertzen diren datuak bi gantz azidoen baturari dagozkionak dira: eikosapentanoikoa (EPA) eta dokosahexanoikoa (DHA), alegia.
(3) Omega-3, guztira: elikagaian dautzan omega-3 gantz-azido guztien batura da hau; azido linolenikoa, gehi EPA, gehi DHA
(4) Etiketa: "ez dago zuzen" balorazioak esan nahi du elikagaiak daukan egiazko omega-3 kopurua etiketak adierazten duena baino txikiagoa dela; hortaz, etiketaren gaineko araua urratu egiten dute azterturiko hamabost produktuetatik seik.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa