Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Omega-3z aberastutako elikagaiak: Gantz honetan iturri osasuntsuena, arrain urdina

Omega-3z aberastutako 15 elikagaietatik lauk, horixe diren arren, gaitz kardiobaskularretatik babesten gaituzten DHA eta EPA gantzak ez dauzkate

Elikagai funtzionalen multzoa omega-3 izenekoaz (gantz osasuntsu horren kontsumoak gaixotasun zenbait -gaitz kardiobaskularrak barne- nozitzeko arriskua arintzen omen du) aberasturiko arrautza, gaileta eta esnekiek, besteak beste, osatzen dute. Horrelakoek osagai erantsiak dauzkate (omega-3z gainera, kaltzioz, zuntzez eta bestelakoez aberasturikoak ere badira) eta, nutrizio-alorreko eginkizuna betetzeaz gainera, zientifikoki frogatua dagoen bezala, eragin mesedegarria dute osasunean.

CONSUMER EROSKI-k omega-3z aberastutako 15 elikagai laborategiaz aztertu ditu: lau esneki aberastu, sojadun edari bat, bi gaileta, bi arrautza mota, hiru gantz eta olio, antxoaz beteriko oliben lagin bi eta laranja eta melokotoizko nektarra.

Omega-3 motako gantzetatik behar beste kontsumituko dugula bermatzeko erarik osasungarri eta merkeena, ohiko dietan arrain urdinak sartzea da: azterketak frogatu duenez, ehun gramo izokin freskok 5.175 mg EPA eta DHA gantz (hainbat gaitzen aurka -kardiobaskularrak barne- babesten gaituzten omega-3 horiek, hain zuzen) dauzkate; hegaluzearen ekarpena 2.326 mg da eta amuarrainarena, berriz, 1.473 miligramo. Bien bitartean, bestelako omega-3z aberasturiko elikagai batek (La Masía igurzteko gantzak) 528 mg baizik ez dauka ehun gramoko, hau da, amuarrainaren herena baino pittin bat gehixeago, hegaluzearen laurdena baino gutxiago eta izokinak baino ia hamar aldiz gutxiago. Arrain urdinik ez hartzea nahiago duen baina horrelako gantz mesedegarrien ekarpen gehigarriaren premia daukan kontsumitzaileak omega-3z aberasturiko elikagaietara jo dezake: arrautza, esneki, igurzteko gantz, elikatzeko ongailu eta bestelakoak kontsumitu ahal izango du, horiexek baitira honelako gantz gehien dauzkatenak. Aberastuta ez dauden baliokideak ordezka ditzakete horiek baina inola ere ez arrain urdina, elikagai aberastu horiek ez dauzkaten funtsezko nutriente batzuk bai baitauzka arrain urdinak.

Azterketa esanguratsua

Laginen %25ek (esneki bat, sojadun edari bat, olio finduez osaturiko gantz-prestakin bat eta frutazko nektar bat), benetan omega-3z aberasturiko elikagaiak diren arren, ez dauzkate EPA eta DHA; azido linolenikoa baizik ez daukate, baina honek gaitz kardiobaskularretan eragin mesedegarririk daukanik ez dago oraino frogatua. Aztertu diren elikagai aberastuen %40 (esneki bat, bi arrautza laginak, bi ongailu elikagarriak eta antxoaz beteriko oliben bi laginetako bat) arauz kanpo daude, etiketan adierazi baino omega-3 gutxiago ematen dutelako.

EPA eta DHA dauzkaten hamaika elikagai funtzionaletan, batetik besterako aldeak nabarmenak dira: La Masía igurzteko gantz solidoak, 100 gramoko, 528 mg DHA eta EPA baizik ez dauka eta marka bereko olio-nahasketak, berriz, 455 mg 100 gramoko. Gainerako elikagai aberastuetan, aldiz, 32 mg-etatik (Puleva markako esnedun edari hartzitua) 245 mg-etara (Coren arrautzak) doaz edukiak.

DHA eta EPA gantzez ari garela, oraindik ez da finkatu eguneko dosi aholkatua (EDA) baina, egunean 200 miligramotan ezar daitekeela kontuan izaki, horrelakoak dauzkaten elikagaiek ehun gramoko bakoitzean EDA-ren %15 (30 mg 100 gramoko, alegia) gutxienez eduki beharra xedatuko lukeen araua beteko lukete. EDA hori 200 mg baino handiagoa balitz (oso litekeena da 500 mg-ra iristea), bakarren batek horrelako gantzen edukia ugaldu egin beharko luke "omega-3z aberastutako elikagai" izendapena eraman ahal izateko.

Omega-3z aberastutako elikagaien prezioa (kasu bakar batean izan ezik) marka bereko "arruntena" baino handiagoa da: %11 (olioz osaturiko ongailu elikagarria) eta %97 (igurzteko gantz solidoa) bitartean.

Omega-3 denak ez dira berdin

Omega-3 gantzak berez eta ugari dautza arrain urdinetan (atun gorri, hegaluze, amuarrain, sardina, txitxarro, antxoa, izokinetan) eta omega-3z aberastutako elikagaietan. Funtsezko gantz-azido poli-asegabeak dira eta, organismoa horrelakoak ekoizteko gauza ez denez, kanpotik ekarri behar ditu, dieta bidez.

Linolenikoa, EPA (eikosapentanoikoa) eta DHA (dokosahexanoikoa) omega-3 diren arren, linolenikoaren aldean, EPA eta DHA-ren bereizgarria gure organismoan betetzen duten funtzioa da. Linolenikoa (kate laburreko omega-3) ezinbestekoa du gure organismoaren funtzionamenduak baina hainbat gaitzen (kardiobaskularrak, besteak beste) arintze edo prebentzioa egiteko ahalmena EPA eta DHA gantzek bakarrik dute. Horrenbestez, omega-3z aberastutako elikagaiak erostean funtsezkoa da, linolenikoa ez ezik, EPA eta DHA ere badauzkatela ziurtatzea. Izan ere, azterturiko 15 elikagaietatik lauk ez daukate ez EPA eta ez DHA.

Zientzialarien komunitateak ez du adostu oraino EPA eta DHA gantzen EDA (eguneko dosi aholkagarria) xedatuko duen hitzarmena; kopuru horren arabera erdietsiko da horrelako gantzetan aberastutako elikagaiek eduki beharko duten gutxieneko dosia, osasunean egiazko eragina izan dezaten. Egun dagoen zehaztugabetasunari Europar Batasunak 2006an plazaratuko duen "Nutrizio eta osasun alorreko erakargarriak elikagaietan" arauak konponbidea emango omen dio.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto