Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kalean zihoan oinezkoak besaburuan ebakia nozitu zuen, leiho bateko kristal hautsiak kalera erori izanaren ondorioz. Atal horretan orban antiestetikoak geratu zitzaizkionez, etxebizitzako biztanleari eta jabekideen komunitateari auzia jarri zien. Lehen instantzian Epaitegiak demandatu biak oinezkoari indemnizazioa ordain ziezaioten kondenatu zituen. Jabekideen komunitateak apelazioa egin eta errugabe gertatu zen. Burgosko Lurraldeko Entzutegiak 2005eko otsailaren 14ko epaian ebatzi zuenez, kristalak erortzea bertan bizi diren eta, argitasun eta bistak jasoaz, leihoez gozatzen dutenen ardura da, ez beste inorena. Jabego Horizontalaren legea aplikatuz, Entzutegiak argudiatu zuen modura, ezbeharraren erantzukizuna indibidualizagarria da eta komunitateari ez-egotzigarria. Horrenbestez, leihoa hautsitako bizilaguna kondenatu zuen oinezkoari 802 euroko indemnizazioa eman ziezaion eta epaiketako kostuak ordain zitzan.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa