Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Pertsona bati laser teknika bidezko kirurgia immuneko ebakuntza egin zioten bi begietako miopia arintzeko eta, bide batez, beharrezkoak zituen betaurrekoak kendu ahal izateko. Ebakuntza ostean mina nozitu zuen, sekulako ondorioez: eskuin begiko ikusmenaren %60 eta ezker begikoaren %55 galdu zuen, eskuineko ikusmen binokularraren %36 eta bestekoaren %55, fotofobia, mina, etc. Klinikari eta sendagileari auzia jarri zien. Bartzelonako 38. Epaitegiak, 2005eko martxoaren 1ean pazientearen aldeko epaia eman eta klinika eta sendagilea kondenatu zituen, 90.873 eurorekin indemnizatzera. Epaitegiari, espero zen emaitza ez lortzeak obligazio medikoa bete ez zela kontsiderarazi zion, ebakuntzari zegozkion arriskuez, emaitza ez lortzeko posibilitateaz eta ebakuntza-osteko prozesuaren konplikazioez behar bezalako informazio osatu, argia eta egiazkoa eman zela frogatu ezean, baina gure kasuan ez zitzaion pazienteari inongo informaziorik eman. Klinikak eginiko publizitatea, ebakuntzaren ondorioak eta emaitzak sortarazitako frustrazioa aintzat hartuta, ardura klinikarena eta ebakuntza egin zuen sendagilearena zela erabaki zen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa