Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bigarren eskuko ibilgailuak behar bezalako bermerik ez

 Kontsumitzaileak kontzesionarioan Alemaniatik inportaturiko bigarren eskuko BMW ibilgailua erosi zuen. GPS nabigazio sistema alemaneraz zegoenez eta, gainera, erregaia injektatzeko sistemak berme-aldian huts egin zuenez, erostunak elkarte saltzailea salatu zuen. Madrilgo Entzutegiak, 2005eko otsailaren 28an emaniko epaian, arrazoia kontsumitzaileari eman zion. Alde batetik, epaiketan eginiko peritu-probak frogatu zuenez, kilometro-markatzailea manipulatua zegoen, balazta-disko, kolektore eta behealdearen higadura larria adierazitako kilometrajearekin bat inola ere ez zetorrelako. Horregatik, Entzutegiak berretsi zuen gutxiago erabilitako eta, gerora begira, egiazkoa baino baliagarritasun handiagoko ibilgailua saltzeko plantak egin zituela saltzaileak; beraz, erostunak egiazko kilometro-kopurua ezagutu balu, prezio merkeagoa ordainduko zuen. Beste aldetik eta GPS elementuko hizkuntza zela eta, demanda hori ere aintzat jo zuen Entzutegiak: ibilgailua bere osagarri guztiak dauzkala entregatu beharra dago, hain zuzen, espainiar kontsumitzaileari probetxua ateratzeko aukera emanik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto