Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Igerileku komunitarioaren egokipen edo aldaketa

Hogeita lau etxebizitzako komunitatean bizi naiz. Pisua erosi nuenean, elementu komun gisa, igerileku komunitarioa zen bertan baina orain, indarreko arautegia betetzen ez duenez, hainbat erreforma egin behar ditugu, geure patrikatik. Komunitatean bizitzera joan nintzenetik igerilekua ez edukitzeko nahia agertu izan dut, lursail horretan bestelako zerbitzuak (garrantzitsu eta beharrezkoagoak) ipin daitezen. Auzokideetako hamazazpi, egungo igerilekua arautegira egokitu edo beste bat (txikiago eta mantenu-kostu merkeagokoa) eraikitzearen alde daude. Igerileku berria egiten bada, ba ote daukat ordaintzeko obligaziotik kanpo geratzeko aukerarik? Igerilekuari dagokionean sosik ez ordaintzea erabakitzeak nolako ondorioak ekarriko lizkidake?

 Igerilekua elementu komuna da eta, halakotzat, bere mantenua eta kontserbazioa auzokide guztiek ordaindu behar dute, nork bere partaidetza-koefizientearen arabera edo berariaz itundutakoaren arabera. Igerilekua behin betirako kentzeko eta lursaila bestelako zerbitzuetara bideratzeko asmoa ez dirudi egingarria denik, jabeen batzarrak, gehiengo kualifikatuak harturiko erabakiaren bitartez, igerileku zerbitzua mantentzeko asmoa azaldu duela kontuan izanik.

Bigarren erabakiaz -egungo igerilekua indarreko legeriari egokitzea ala, horren ordez, txikiago eta mantenu merkeagoko bat eraikitzeaz- baldintzak, funtsean berdinak dira. Lehen aukera hautatzekotan, mantenu eta kontserbazio-gastu hori denek ordaindu beharko dute. Bigarrena aukeratzekotan ere, gehiengoak hala erabakitzen badu, denek ordaindu beharko dute.

Nolanahi ere, baliteke bestelako interpretazio baten alde egitea: igerileku berri bat eraikitzeak, gehiengoa eskatzen duen titulua eraldatzea eskatzen duela aldarrikatzea, eta horren kontrako bozka ematea, egin ez dadin. Gehiengoak igerileku berria eraikitzeko erabakia hartzekotan, eragindakoak bide judizialetik eta epaitegiaren aurrean aurka jo lezake, hiru hilabeteko edo, alegatzen duen lege-haustearen arabera, urtebeteko epean. Auzia irabaziko balu eta epaileak gehiengoa beharrezkotzat joko balu, beste igerilekurik ezin eraiki liteke. Baina baliteke horrela ere zure interesak ez betetzea, orain dagoen igerilekua egokitzeko aukera bailegoke; beraz, denek ordaindu behar. Eragindakoak galtzen badu, lana ordaindu beharko du, erabakia denentzat loteslea baita. Aurka ez egin eta ordaintzeari uko egitea, berriz, ez da bide egokiena, zor duen diru-kopurua komunitateak epaitegi aurrean erreklama lezake eta. Komunitatearekiko harremanak judizializatu aurretik, hobe da Jabekideen Batzarraren baitan akordioetara iristea, denen mesedetarako. Esate baterako, eragindakoak Batzarrari bere ekarpena murriztea eska liezaioke, igerilekua erabiltzen ez duela argudiatuz.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto