Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Konpontzera eramaniko bitxiak desagertu

Orain urtebete inguru, gure amak urrezko kate batzuk eta eraztun bat erloju-dendara eraman zituen, konpon zitzaten, baina jasotzera joateaz ahantzi zen; aresti gogoratu da eraztun eta kateez baina, bila joan denean, dendako nagusiak esan dionez, bota egin dituzte; oraingoa ez da hori bera egiten duten lehen aldia eta, areago, hainbat erloju oparitan eman izan dituzte, jabeak bila joan ezean. Zer egin dezakegu?

  Establezimendu batean ondasun bat konpon dadin entregatzen denean, alderdien artean hainbat eskubide eta obligazio sortzen dira. Konpontze-lanari dagokion kontratuaz gainera, gauzen gordailua gorpuzten da. Gordailu-kontratu hori doakoa da, aurkako itunik egin ezean. Gordailuzainak, Espainiako Kode Zibileko 1.766 artikuluak xedaturikoaren arabera, gauzak gorde eta, gordailugileak eskatzean, hari itzultzeko obligazioa dauka; areago, gordailugilearen berariazko baimenik izan gabe ezin balia daiteke gauza horretaz; bestela, eraginiko kalte eta hondamenez erantzun beharko du. Kode Zibil horren arabera, gordailuan utziriko gauzak itzuli egin behar dira (1775 CC art.) gordailugileak eskatzean.

Gure ustez, komertzio horren jokamoldea -kontsumitzailearekin inolako komunikaziorik izateke, gauzak beste inori oparitu edo uztea, alegia- gordailua erregulatzen duten arauez eta obligazioez kontrakoa da. Kontsumitzailea bila ez azaltzeak edo berandu azaltzeak kontratuaren ez-betetzea eta konponketa-lanak egiteari zegozkion irabaziak jasotzeko itxaropenen galera aurreikus baliezaio ere, establezimenduak bazuen bezeroari horren berri jakinaraztea edo, bestela, egonaldiagatiko gastuen eta gainerako kalteengatik ordaindu beharra gaztigatzea. Eragindakoak establezimendura joan, erreklamazio orria eskatu eta entrega eskatu edo, bestela, dendariarekin akordio batera iritsi beharko zuen, indemnizaziorik jaso ahal izateko. Orain, establezimenduak adostasuna erakusten badu, kontsumo-arbitraiara jo dezake. Entrega-agiria oraino badaukan begiratu beharko du bezeroak, horrek garrantzi handia baitu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto