Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Azkazalak zaintzea ez da prozesu estetiko hutsa: horren helburu behinenak, endekatzeari saihets egitea eta sendotasuna hobetzea dira
Bestela badirudi ere, eraldatutako larruazal mota bat da azkazala, apaintze-funtzio bakarra ez duena. Hatzen azkeneko falangeak babesten dituzte, hatz-behatzen muturrak euskailuez hornitzen dituzte eta hainbat zereginetan lagungarri ditugu: korapiloa askatzean edo azalera bat igurztean, adibidez. Azkazalen itxura osasun egoeraren adierazle izan daiteke eta azkazalak sendo mantendu eta ez hondatzeko bereziki zaindu behar ditugu. Elikadurak, higieneak eta manikurak haien egoera hobetu eta zoldurak nozitzeko arriskua arindu egin dezakete.
Azkazala keratinazko hiru geruzak osatzen dute: lehena, atal distiratsuena dugu, bigarrenari erdialdeko keratina deritzo eta hirugarrenari keratina sentsiblea. Guraizea edota berariazko aparatua gehiegi erabiliz gero, hiru geruza horiek tolestu edo elkarrengandik bereiz daitezke.Azkazalaren funtsezko osagaiak keratina, ura eta lipidoak, kaltzioa eta burdina dira.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa