Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Alternatiba askeak: Trantsizio gozoa

Software askeko programa askok Windowsen gainean ere funtzionatzen dute

Linux -software askearen aitzindari eta Microsofti aurre egiteko dagoen alternatiba urri-urrietako bat- sistema operatiboa geroz eta oihartzun handiagoa biltzen ari den arren, ingurune konplexuago batera jauzi egitera animatzen diren erabiltzaileak gutxi dira. Nolanahi ere, boluntarioek sortu dituzten eta, norberak pertsonalizatu eta aldatu ahal izan dezan, iturri-kode edo programaren erraiak zabalik dauzkaten software askeko hainbat programa Internetetik jaitsi eta geure ordenagailuan Windowsen gainean instala ditzakegu inongo arazorik gabe. Doakoak diren programa hauek aplikazio komertzialak ordezkatzen -askotan, hobetzen- dituzte.

Windowsen lanabes askeak instalatzeak dirua aurreztu eta punta-puntako programak baliatzeko balio du baina, horrez gainera, horrela jarduteari esker erabiltzaileari hurrengo batean Linuxera igarotzea errazago gertatuko zaio. Enpresa askotxo hasi dira aplikazioak aldatzen, orain arte alderdi guztietan presente zegoen leihodun sistema zokoratu eta, gerora, horren ordez pinguinoa ezartzeko. Era horretan, aplikazioekin ohituta dagoen erabiltzaileari ez zaio askorik kostatuko sistema batetik bestera igarotzeak ondorioztatzen dituen aldaketa gutxi horiek ikastea: izan ere, orain arte lanean erabili dituen programa berberak izango ditu aurrerantzean ere.

Erosten diren programen inbidiarik ez

Erabiltzaile gehien-gehienentzat softwarea aske izateak ez dakar berealdiko abantailarik doakoak diren beste programa horien gainetik; halaz ere, software irekia produktu seguruagotzat jotzen da, barrunbeak milaka begik arakatu eta aztertzeaz gainera, etengabe hobetu diezazkioketelako. Horren adierazlerik garbiena Mozilla Fundazioko Firefox da: nabigatzaile arin baina ongi osatua izaki, egunetik egunera Explorerri terrenoa kenduz doakio. Nabigatzeko erlaitz erosoek, bilatzaile integratuek, sistemak pertsonalizatzeko eskaintzen dituen aukera zabalek eta prestazio erakargarriek -ehunka hedapenetan zabaltzen direnak (http://addons.mozilla.org)- Windowsen barruan gehien erabiltzen den programa askeetako bat bihurtu dute.

Outlook Expressen inbidiarik ez duen Thunderbird posta elektronikoaren kudeatzailea sortzearen ardura ere Mozilla Fundazioarena da. Hona Windowsekin funtziona dezaketen eta internautari arras baliagarri gertatuko zaizkion beste programa batzuk ere: Filezilla (WS_FTP ezagunarekin lehian dihardu artxiboak transmititzeari dagokionean), PDFCreator (PDF formatuan dokumentuak maneiatu, ikusi eta sortzeko), 7-zip (artxiboak konprimitu eta deskonprimitzeko) eta Gaim (aldi bereko mezularitzan baliatzekoa).

  Gaim ere doakoa da, MSN, Yahoo! eta AOLeko messengers erabilienak bezala baina, horrez gainera, horiekin denekin era bikainean komunikatzen da. Horra hor nola programa aske batek ordezkatu eta gaindi ditzakeen marka handiek eskaintzen dituztenak: instalazio eta erabilera errazekoa izaki, aldi bereko mezularitzako programa guztietan barreiaturiko kontaktu guztiak aplikazio bakar batean biltzea ahalbidetzen du.

Musika, bideo eta irudi "askeak"

Horregatik, programa aske bat antzeko eta doako beste batzuen artetik aukeratzeko garaian, sendotasunaz gainera, aldaberatasuna hartzen da aintzat. Software irekia, izan ere, hainbat sistemaren arteko elkargarritasuna eragozten duten jabetzadun formatuetatik urrundu eta programen eraginkortasunean finkatzen da. Horren adibide argia VLC Media Player dugu: erreproduzitzaile horrek CD, DVD eta bideo zein audio formaturik ezagunenak (MPEG, DivX, mp3, ogg, etc.)inolako arazorik gabe onartzen ditu.

Ordenagailuan musika eta filmak deskargatu eta erreproduzitu ohi dituen zaletuak formatuen itxura-aniztasun handiegia nozitzen du. Batek baino gehiagok, instalatuak dauzkan programen artean, baditu lauzpabost audio eta bideo erreproduzitzaile (Windows Media Player, iTunes, RealPlayer, WinAmp, etc.), baita formatu-bihurtzaile bat baino gehiago ere. VLCk horrelako arazoei amaiera eman die, erdi deskargatuak dauden filmak ere bisualizatzeko aukera ematen duen erreproduzitzaile arin batekin.

Dena den, programa askeak onartzeko arrazoi nagusia, prezio handiko programa komertzialak ordezkatzen dituztenak aurkitzea da. Argazkiei azken ukituak ematea dela eta, Adobe-ko Photoshop garestiari lehia duintasun osoz egingo dio The Gimpek, erabiltzailearen patrika zulatu gabe. Hona hemen irudiarekin loturiko beste hainbat programa aske: Irfanview (irudi-bisorea), Blender eta POV-Ray (3D-ko animazioak) eta TuxPaint (haurrek marrazteko programa).

Bulego askea

Prezio bizikoa da, era berean, gehien erabiltzen den ofimatikako suitea, Microsoft Office, alegia. Baina jende gutxik daki Word eta Excel-en ordez aplikazio soilago eta doakoak ipin daitezkeela: AbiWord testu-prozesagailua (MS Word-eko dokumentuekin elkargarria da) edota EasyOffice eta OpenOffice (ongi osatuak eta doakoak hauek ere, bulegoko programa-bildumaka dihardutenak), esate baterako.

Softwarearentzat, aurrekontutik zero

Ordenagailua erostean, instalatuak dauzkan programengatik diru-kopuru jakin bat ordaindu behar izaten da. Hasteko, Windows XP Home Edition sistema operatiboa eduki nahi duenak 70 euro ordaindu beharko ditu; baita 50 euro gehiago ere, Profesional bertsioa eskuratu nahi izanez gero. Hortaz, softwarean eurorik ez xahutzeko doako sistema operatiboa instalatzea da kontua: horrelakoa da Linux, gertuagokoa KDE eta Gnome idaztegiei esker. Horrekin erraz ohituko da erabiltzailea instalazioa derrigorrezkoa ez duten eta CDtik exekutagarri diren hainbat bertsioren bidez: Knoppix dugu horietako bat.

Hortik aurrera, programa gehien-gehienak doakoak dira edo izan daitezke, behintzat. Microsoften ofimatika-bildumarenrdenadore guztietan dagoena) edizio profesionala (Office 2003 Profesional Edition) mila euro inguru kostatzen da baina hori ederki asko ordezka dezake OpenOfficek. Adobe Creative Suite 2.000 euro kostatzen da edo erdia bakarrik, Photoshop bakarrik erabili behar denean. Merezi du, patrikatik dirurik atera aurretik, The Gimp probatzea. PC batean ohikoak diren beste programa batzuen (nabigatzaileak, posta-kudeatzaileak, musika eta bideo erreproduzitzaileak, CDen grabagailuak, irudi-bidoreak, etc.) bertsio doako edota askeak errazkiago aurki daitezke.

Hezkuntzan eta aisialdian dirurik aurreztea, ordea, nekosoago gerta daitekeen arren (Microsoften Encarta 100 euro kostatzen da) Interneten badira doako hiztegi eta entziklopediak, hala nola Wikipedia, espainierazko Enciclopedia Libre Universal (http://enciclopedia.us.es), unibertsoa aztertzeko (Celestia) edo Lurra goitik begiratuta behatzeko programak (Google Earth). Milaka joko ere topatuko ditugu doan (soilak, eskuarki, edo demos jostagarriak) eta askeak (Chess, Sokoban, Lbreakout, Crack Attack!, Neverball...), baina horiek ez dira azken generazioko joko aurreratu eta garestiekin lehian sartzen. Hitz batez, eskuragarri dauden programez informazio pittin bat edukita erraz aurrez ditzakegu "ezinbesteko" programak legez edukitzea kostatzen diren sos ugariak.

NEURI-NEURIKO NABIGAZIOA

 Dena CD batean
http://theopencd.org
CD oso bat, Windowseko bere programa aske eta guzti (Internet, ofimatika, diseinua, multimedia, erabilerak eta jokoak) deskargatzeko. Hona Microsoften sistema operatiboarentzat software askea biltzen duten beste guneren bat ere: GNUWin (http://gnuwin.epfl.ch/) eta www.fceia.unr.edu.ar/lcc/cdrom.

Aske eta doakoak
www.dered.net
Freesoftware 3.0 honek Linux, Windows eta MacOS X-rentzako programa askeak (freesoftware) edota doakoak (freeware) nahasten ditu, cdlibre.org-ek bezala

 Proiektuak
http://sourceforge.net
SourceForge.net omen da software askea garatzeko gunerik garrantzitsuena eta ehun milaka proiekturen sehaska (doako aterpea ematen baitu).



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto