Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Erabiltzaileak ez badaki ere, automobilaren aseguruko primaren zati bat edo etxebizitzako arrisku anitzeko polizaren diru kopuru bat ez doaz arriskuen ondorioak aseguratzen dituen erakundearen kutxara. Autoaren aseguruan bost euroraino iristen den eta etxebizitzaren polizan kapitalaren arabera aldatzen den diru hori Espainian Ogasun Ministerioko erakunde publikoa den Aseguruen Konpentsaziorako Kontsortzio izenekoak biltzen du. Aseguru konpainiek beren estalduretan jasotzen ez dituzten arrisku zenbait (hala nola natur ezbeharren ondoriozko txikizioak) Kontsortzioak babesten ditu eta, bestetik, aseguru konpainiek kontratua hitzartu nahi izan ez dieten gidariei asegurua egiten die.
Estaltzen dituen izaera politiko edo sozialeko egintzen ondoriozko arriskuak: terrorismo, matxinada, sedizio eta herri-errebolta; baita Espainiako Indar Armadunen eta Segurtasunaren Indar eta Gorputzen egintza edo jardueren ondoriozkoak ere, bake-garaian jazotzekotan.
Ibilgailuak asegururik ez daukanean: ezbeharra eragin duen ibilgailua aseguratu gabe dagoenean, pertsona eta ondasunetan eraginiko kalteak estaltzen dituen arren, istripua sortarazi duen ibilgailuan zihoazen pertsonengan eta gauzetan gertatu diren hondamenak indemnizazio horretatik salbuetsita daude, bidaiari horiek ibilgailua aseguratua ez zegoela bazekiten eta Kontsortzioak hori dena frogatzen badu.Asegururik ez duten edo lapurtuak izan diren ibilgailuei dagokiela, ezbeharraren biktima Kontsortzioak indemnizatzen du baina, ondoren, istripuaren eragilearen kontrako kobrantza-egintzari ekingo dio.
Ezbeharra gertatu den lurraldeko Kontsortzioaren delegazioan edo poliza kontratatu den aseguru konpainian aurkeztu behar da erreklamazioa.
Gidari (gazteen, eskarmentu gabeen edo ezbehar askoren eragileen) eta erakunde aseguratzaileek onartzen ez dituzten (zilindrada handikoak izatearren, adibidez, berebiziko arriskutsutzat jotzen dituztelako) motordun ibilgailuen derrigorrezko estaldura egiten du Kontsortzioak. Horretarako, kontratua sinatzea gutxienez bi konpainiatan ukatu egin zaiola egiaztatu behar du gidariak. Aseguruen merkatuan gertatzen denaren berri izaki, aseguratzaileek erabiltzaile mota jakin batuk onartzen ez dituztela badaki, Kontsortzioari aseguru konpainia horieni zena ematea aski izango da, ez da idatziz egiaztatu beharrik. Horrelako gidarien estalduraz arduratzen denean, Kontsortzioak hirugarrengoei eginiko kalteak bakarrik aseguratzen ditu: bai derrigorrezkoa seguruari dagozkionak, baita -bezeroak hala nahi badu- borondatezko erantzukizun zibilean sartzen direnak ere.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa