Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskolaz kanpoko jarduerak: Eskolatik irtetean, ikasketa eta jostaketa

Jarduera gaztetxoak aukeratu behar du, bere zaletasun, nortasun eta trebezien arabera, ahal dela

Jarduera akademikoak

Hauen helburu behinena ezagutzaren bat eskuratzea da. Hizkuntzak ikastea, eskolako ikasgaiak sendotzea eta informatika dira jarduera nagusiak.

  • Hizkuntzak. Hainbat azterketa neurologikok frogatu duen legez, haurrak bi hizkuntza ikas ditzake aldi berean eta biak jasoko ditu garuneko area berean. Bigarren hizkuntza hori helduaroan ikasten denean, aldiz, ama hizkuntza jaso ez zen garuneko area batean biltzen denez, bigarren hizkuntza txiki-txikitatik ikasten duten haurrak bata eta bestea hizkuntza isolatu gisa eskuratuz hazten dira eta, hortaz, hizkuntza batek bestea kutsatzeko arriskurik ez dago. Hortaz aparte, etorkizunean, lanean zein bizitza pertsonalean izango duten baliagarritasunaz ez dago dudarik. Hiru urteetatik aurrera ikas daitezke. Prezioa: 15 eta 37 euro artean.
  • Informatika. Egungo haurrak Internet garaikoak direnez, teknologia berriak egunero erabili beharreko lanabesak dituzte. Informatika, hezkuntza-etapa desberdinetan helburuak eskuratzeko eta ikasketa errazteko baliabide didaktiko gisa erabili behar da. Sei urteetatik aurrera ikas daiteke. Prezioa: 14 eta 37 euro artean.

Nola asmatu?

  • Eskolaz kanpoko jarduerak haurrak aisialdiaz gozatzen duenean gauzatzen direnez, txikiaren interesa suspertzeko bezain interesgarriak izan behar dute. Dena den, lehendabizi, galde egiozu haurrari bakarren bat praktikatzeko interesik ba ote duen. Motiba ezazu seme-alaba baina hertsatu gabe.
  • Jarduera aukeratzeko unean izan kontuan haurraren zaletasunak, nortasuna eta trebeziak. Horrela ez jardutekotan, oso litekeena da eskoletara joan beharrak umea itotzea eta, luze gabe, jarduera hori gorrotagarri gertatzea. Lau urteak betetakoan, haurrak badaki gustuko zer duen eta zein jardueratan sentitzen den eroso.
  • Ez lehenetsi zeure frustrazioak: ez ahalegindu zure seme-alaba txapeldun izan dadin zuk gainditu ezin izan zenuen jarduera horretan . egin saihets sexismoari. Mutikoak judoan eta neskatoak dantza klasikoan matrikulatzeko joera nagusi dabilela egiaztatu dute hainbat azterketak.
  • Ez kargatu larregi . Hautaturiko aukera zeinahi dela ere, ez saturatu umea. Eskolaz kanpoko ikasketa horiek ez dute iraun behar astean hiruzpalau ordu baino gehiago. Ez ahantzi zure seme-alabak ere astiaren premia izaten duela.
  • Maila intelektual zein fisikoan umea ezinean dabilelako, jarduerak itotzen duela ikusten baduzu, bila ezazu haren nortasunari hobeki egokitzen zaion beste bat.
  • Ez baliatu eskolaz kanpoko jarduera zerbait erdiesteko edo jarrerarik zigortzeko.
  • Erakutsi interesa zure seme-alabak lortutakoaren aurrean. Sostengatu eta balioztaturik ikusiko du horrela bere burua.

Nolako haurra, halako jarduera

  • Ume lotsati eta barnekoientzat jarduera egokienak taldeka praktikatzen direnak dira, adiskideekin harremanetan sartzen eta beldurrak gainditzen lagungarri izango dituztelako. Lehiazkoak ez dira aholkatzeko modukoak eta dantza edo antzerkia, aldiz, egokienetakoak dira.
  • Haur nagiek banakako jarduerak, ahalegin berezia eskatzen dutenak, praktikatu behar dituzte: muska tresnaren bat jotzea, eskiatzea, patinajea edo pintura, adibidez.
  • Txiki urduri edo oldarkorrentzat , tentsio-egoeretan bere burua kontrolatzera behartzen dutenak dira, hala nola borroka-arteak, igeriketa, hipika edo xakea.
  • Erlazionatzeko arazoak dituzten umeek taldekako jardueretan esku hartu behar dute, taldeko osakide gisa: saskibaloia, futbola, eskubaloia, gimnasia erritmikoa edo boleibola dira egokienetako batzuk.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto