Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena
Erreminta sozialak
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Jarduera gaztetxoak aukeratu behar du, bere zaletasun, nortasun eta trebezien arabera, ahal dela
Haurra fisikoki egokiro garatzen eta hainbat gaitasunetan -pertzepzio espazial, koordinazio eragile, arintasun, oreka...- trebeago izan dadin laguntzen dio kirolak. Gizarteko kide den aldetik, adin txikikoak erantzukizunak bereganatzen ikasten du, ezarritako arauak ulertzen ditu, arrakastaz gozatu eta porrotari buru egin behar izaten dio. Nolanahi ere, neurriak hartu behar izaten dira, jarduera horrek bidezko mugak gainditzen dituenean -okerreko posizio edo exekuzioak eginez edo gehiegizko zamak eroanez- inork nahiko ez lituzkeen kalteak gerta litezke eta. Horrenbestez, haurrentzako kirola hezitzaile espezializatuek irakatsi behar dute nahitaez, jarduera umearen adin eta egoera fisikoari egokituko dietenak. Bestetik, lehiako kirola ezin da praktikatu umeak hamar urte bete arte, gutxienez.
Igeriketa. Kirolik osatuenetako bat da, bertan muskuluak, koordinazio eragilea, zirkulazio eta arnasketa aparatuak trebatzen eta zailtzen direlako. Ura tenperatura atseginean dagoela, ariketa arin konbinatuek umea lasaitu egiten dute, apetitua eta loaldia hobetzen dizkiote eta, ondorioz, aldartea eta jokabidea ere bai. Entrenamendu bizian ez da komeni hastea 10 - 12 urte bete aurretik (umearen garapenaren arabera). Prezioa: 15 eta 20 euro artean.Estetika, sormena, hausnarketa eta nork bere burua zaindu eta hobetzeko ahalegina suspertzen dute. Musika, abestia, idazketa, pintura, eskultura, argazkilaritza eta esku-lanak dira alor honetako aukera batzuk. Musikak eta dantzak, gainera, psikomotrizitatearen garapenaren estimulazioan berebiziko eginkizuna betetzen dute. Musika tresna bat ikasteak arrazonamendu espaziala sustatzeaz gainera, hainbat balio ere irakasten ditu: auto-diziplina, pertseberantzia eta ardura.
Musika. Irudimena sustatu eta sormena, oroimena, ordena, arreta iraunkor mantentzeko eta azterketa egiteko gaitasuna garatzen laguntzen du. Kontzentratzeko gaitasuna, sentsibilitatea eta oroimena hobetzen ditu. Ikasketa prozesua errazten du, neurona-kopuru eskerga aktibatzen duelako. Haurrentzako musika-tresna egokienak pianoa, flauta eta perkusiokoak dira. Lau urteetatik aurrera praktika daiteke. Prezioa: 15 eta 33 euro artean.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa