Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Light motakoek "ohikoek" baino %40 gantz gutxiago daukaten arren, horiek baino %15 kaloria gutxiago dituzte. Horrez gain, gatz gehiago daukate eta %40 garestiago dira
200 gramo. 4,95 euro kiloko. Arto-olioa. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Etiketa ez dago zuzen: ez du adierazten gatz kopururik (handia den arren), nahiz eta osagai hori ontzian nabarmentzen den. Ale akastun gutxi (%16). Light ez diren gainerako lagin gehienak baino gaziagoak (edukiaren %1,8 gatza da). Gantz-azidoen profilik osasungarriena (%98,5 gatz ez-saturatuak dira). Dastatze proban, 7,1 puntuz, hoberenak: gatz-puntua, kraskatsutasuna eta itxura goraipatu zaizkie.
300 gramo 5 euro kiloko. Ekilore olioa (oleiko garaia). Light ez diren denetan gazienak (%1,9, gatza). Dastatze proban, 5,7 puntu: kraskatsuak izatearren, itxuragatik eta olio-puntuan daudelako gustatu zaizkie epai-mahaikideei; zapore eskasa, gogortasuna eta tamaina txikia, ordea, kritikatu zaizkie.
250 gramo.
5,14 euro kiloko. Ekilore olioa.
Aldea handia ez den arren, light ez direnetatik kaloria eta gantz gutxien dauzkatenak diraeta gatz gutxi dute (%0,8).
Dastatze proban, 5,3 puntu: olio-puntua, kraskatsuak izatea eta itxura gustatu zaizkie epai-mahaikideei; zapore eskasa, minduak egotea, oliotsuegiak egotea, txikiegiak izatea eta uzten duten zaporea, ordea, kritikatu zaizkie.
150 gramo.
5,8 euro kiloko. Ekilore olioa.
Gantz asko, kaloria gehien (593 ehun gramoko) baina gatz gutxien daukatenak (%0,6). Hautsitako ale asko (%54).
Dastatze proban, 5,6 puntu: kraskatsuak izatea gustatu zaizkie epai-mahaikideei; oliotsuegiak egotea eta txikiegiak izatea, ordea, kritikatu zaizkie.
150 gramo.
13,20 euro kiloko: denetan garestienak.
Oliba oliotan frijituriko bakarrak (gainerakoak hazi oliotan frijituak daude).
Gantz gehienekoak (%43) eta kalorie gahien dituztenen artekoak (579 kaloria ehun gramoko) baina, aldi berean, gatz gutxien dutenetakoak (0,8%). Ale akastun gehien dituen lagina (56%).
Dastatze proban, 5,8 puntu: gatz-puntua, ukitu kraskatsua eta kolorea gustatu zaizkie epai-mahaikideei; zaporerik eza, oliotsuegiak egotea eta txikiegiak izatea, ordea, kritikatu zaizkie.
170 gramo.
7 euro kiloko.
Ekilore olioa (oleiko garaia).
Azterturiko light bietatik hoberena.
Etiketa ez dago zuzen: ez du adierazten gatz kopururik (handia den arren), nahiz eta osagai hori ontzian nabarmentzen den.
Lays "ohikoen" aldean, %40 gantz gutxiago, %14 kaloria gutxiago, %40 gatz gehiago.
Dastatze proban, 7,2 puntuz, hoberenak: gatz-puntua, kraskatsutasuna eta itxura goraipatu zaizkie, kontsumitzaile batzuek "gantzatsu samar" bilatu zituzten arren.
125 gramo.
7,60 euro kiloko.
Ekilore olioa (oleiko garaia).
Patata-xerrak baliatu ordez, irina eta patata-fekulaz osaturiko orea darabilenez, etiketa ez dago zuzen: okerreko salmenta-izendapena da hori.
Celigüeta "ohikoen" aldean, %50 gantz gutxiago, %20 kaloria gutxiago, lau aldiz gaziagoak. Ale akastunik ez duen lagin bakarra eta hautsitako ale gutxien daukana (%10)
Dastatze proban, 5,8 puntuz, gatz-puntua, tamaina eta ukitu kraskatsua goraipatu zaizkie; kontrako alderdian, zapore eskasa eta kolore hitsa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa