Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Lapurretagatik itundutako estalduraz arduratzeari aseguru konpainiak uko egin

 Enpresa batek bertako makineriak jasan zitzakeen kalteengatiko asegurua kontratatu zuen. Baldintza orokorretan ebaspen eta lapurretagatiko kalteak salbuetsita zeuden arren, baldintza partikularretan lapurretagatik edo lapurreta-saiakeragatik gerta zitezkeen kalte-galerak estalita zeudela berariaz jaso zen. Ekipo elektrogeno bat lapurtu zioten enpresari baina aseguru-konpainiak kaltea estaltzeari uko egin zionez, auzitara eraman zuen enpresak aseguru-konpainia. Burgosko Lurralde Entzutegiak, 2004ko abenduaren 1ean emaniko epaian, ezbeharra estaltzea aseguratzailearen obligazioa zela erabaki zuen, aseguru gaietako legeria babespenean oinarritzen dela eta interpretazio-alorreko zalantzak aseguratuaren alde ebatzi behar direla argudiatuz. Horrenbestez, ebaspen edo lapurretagatiko kalteen estaldura salbuetsitzat jo ahal izateko, baldintza partikularretan ere horrelaxe agertu behar zela esan zuen. Aseguru Kontratuen Legeak, lapurreta-asegurua dela medio, aseguratzaileak estalitako ondasunak hirugarrengoek ez-legez kentzearen ondoriozko kalteengatik indemnizazioak emateko obligazioa bereganatzean "lapurreta" kontzeptuari adiera zabal-zabala aitortzen diola ere esan zuen Entzutegiak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du