Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ondasun Higiezinen Txandakako Aprobetxamenduaren Legea urratzea

 Bikote bati telefonoz gomit egin zitzaion hotel batean izango zen ondasun higiezinen txandakako aprobetxamenduari buruzko hitzaldira joan zitezen. Bertara joan eta, bileran hainbat ordu emanez gero, kontratua, berrogeita hamar orritik gorako eranskina eta kanbio-letra bat sinatu zituzten, hori eginik produktua ezagutu eta urtebetez probatzeko beste konpromisorik hartzen ez zutelakoan eta, hori bai, inolako preziorik ordaindu gabe. Handik egun batzuetara deika hasi zitzaizkien, ordain zezaten. Bikotekideek auzitara jotzea erabaki zuten eta Barakaldoko Lehen Instantziako Auzitegiak, 2005eko apirilaren 14an emaniko epaian arrazoia eman zien. Epaitegiak argudiatu zuenez, Ondasun Higiezinen Txandakako Aprobetxamenduaren Legearen legezko obligazioak urratu egiten zituen kontratu hark, hori deuseztatzeko eskubideak kontratuko testuan agertzeari zegokionez. Kasu horretan, kontratuaren eranskinean lege osoa hitzez hitz agertzen zenez, auzitara eramaniko enpresak obligazioa betea zuela alegatu zuen; kontsumitzaileak, aldiz, beren eskubideak kamuflaturik entregatu zizkietelakoan zeuden, ezagut ez zitzaten. Arrazoia bikoteari emanik, enpresa kondenatu zuen Auzitegiak kanbio-letra itzultzera eta epaiketako kostuak ordaintzera.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto