Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxegileak, itundutako baldintzetan etxeak entregatu ez

  Kontsumitzaile haiek, eraikitzen ari ziren txaletak enpresa etxegileari erosi zizkioten, horretarako kontratu pribatua eginez gero. Itundutako epean higiezinak ez ziren entregatu eta etxebizitzen azalera %19 murriztu zen, erabilitako materialen kalitatea ere hitzartutako parametroetatik jaitsi zelarik. Arrazoi horiek agertuta, erostunek epaitegira jo zuten, erosketa-kontratuak baliogabe utz zitezen eta entregatutako dirua gehi legez zegokion interesa itzul zekien eskatuz. Etxegile-saltzaileak horrelakoei uko egin eta kontratuak baliogabe utz zitezen ere eskatu zuen, baina erosleak kondenatu eta etxegile-saltzaileari kalte-galerengatik indemnizazioa ordain ziezaioten erreklamatuz.

Auzia Epaitegi Goreneraino iritsi zen eta honek, 2005eko urtarrilaren 19ko epaiketan, arrazoia erostunei eman zien. Argudioak: salmenta-prezioa xedatzen zuten baldintzetan ituna egin zenez, hitzartu bezala entregatu behar zen higiezina. Nolanahi ere, saltzaileak zegokion partea bete ez zuela frogatu zen epaiketan; horrenbestez, legezkoa zen kontratuak baliogabe utzi, etxegileak erostunei hauek emaniko diru-kopurua etxegileak itzuli, legezko interes eta guzti, eta epaiketa-kostuak ordaintzera kondenatu zituen epaileak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto