Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Aprobetxamenduzko oporraldi-kontratu bete gabea

Txandakako aprobetxamenduzko oporraldiak erosi genizkion enpresa bati. Hotel batean asteburua emateko gomita egin, instalazioa erakutsi eta neguko astebetea eros genezan iradoki ziguten. Une horretan bertan txartelarekin aurrerakina ordainarazi eta, era berean, hainbat zor-agiri sinarazi zizkiguten, salmentako prezioa osatu arte. Saltzaileak ahoz agindu zigun hartatik ez dute ia ezertxo ere bete: esan zigunez, mundu zabalean 3.500 udaleku dauzkan enpresa handi batek, 45 egun lehenago ohartarazita, aste haren ordez gure gustuko beste bat eskainiko zigula eta, era berean, enpresa harexek, batez beste 20.000 pezeta ordainduta, beste hamaika aste ere emango zizkigula esan zigun. Horrelakorik ez dute bete; alderantziz, ikusi dugun bezala, neguko oporrengatik ordaindu dugun prezioa garestiegia da, bidai agentziek eskaini ohi dutenaren aldean.

 Ondasun Higiezinen Txandakako Aprobetxamendua arautzen duen 42/1998 Legeak xedatzen duenez, kontsumitzaileak hamar eguneko epean atzera egiteko eskubidea du. Atzera egite hori ohartarazpen fede-emaile bidez egiten da. Epea agortu baldin bada, interesatuak badu beste hiru hilabete oraino kontratua iraungitzeko, agiri horrek Legeak xedaturiko aipamenak jasotzen ez dituenean. Horiez gainera, aurretiaz deus ordaintzea debekatzen du Legeak, kontsumitzailea atzera egin eta kontratua iraungitzeko eskubidedun den bitartean.

Legean xedatutakoa betetzen ez badu, judizioan kontratua iraungi dadin eskatzea da bide praktikoena, non eta alderdiak akordioren batera iritsi ez diren. Beste aldetik, egintzen narraziotik ondorioztatzen denez, oporraldiak norbaitekin elkar trukatzeko aukeren gaineko eta etorkizuneko erosketen prezioen gaineko amarru bidez lortu zuten kontratuaren sinadura. Tamalez, bete gabe geratu diren akordioak ahoz bakarrik adostu zirenez, zaila izango da horrelakorik esan zela frogatzea. Eragindakoak jasoriko informazioa arretaz irakurri behar du: bertan egiaztatu beharko du oporraldiak elkar trukatzeko sisteman esku har dezakeen eta, horrela izatekotan, zerbitzu horren kostuak zein diren. Aukera bideragarriena abokatuarengana jotzea da, kontratua eta eskuan dauzkan gainerako frogak baloratzeko. Aurrekontua eskatzea komeni izaten da horrelakoetan. Judiziora egin aurretik, OMIC, Kontsumitzaile Elkarte edo abokatu bat artekari dela, akordioa negoziatu egin beharko luke kalteturikoak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto