Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Gehiegizko erraztasunak datu pertsonalak saltzeko unean

Enpresa batek eskutitza idatzi dit, bere datu-basean dauden ene datu pertsonalak saltzera doala adieraziz. Hilabetean kontrakorik esaten ez badut, ene baimena emandakotzat joko du enpresa horrek. Uko egin nahi badiot, aldiz, agiri bat sinatu behar dut, igorpena eta jasotzea egiaztaraziz. Laidotu eta babes gaberik sentitzen naiz. Ene ustez, beraiek egin beharko lituzkete gestio guztiak, nik diru nahiz denborarik alferrik gal ez dezadan. Eskaera, gainera, eskutitzean agertzen den data baino hilabete eta erdi geroago iritsi zait.

  Datu Pertsonalen Babesaren 15/1999 Legeak horien tratamendua arautzen du, pertsonen pribatutasuna bermatzeko xedez. Datuak inori lagatzea egintza potentzialki arriskutsua da, gizakiaren askatasun eta eskubideez ari garela. Horregatik titularrak emaniko baimena ezinbestekoa da, bere eskubideak zaintzea dela eta. Datu pertsonalak tratatzeko baimen hori agerian, horrela adierazita, eman behar du, hots, bere borondatez, berariaz eta behar bezalako informazioa edukita. Hau da, "agerian" edo "era nabarian" terminoak erabiltzeak baimena tazitua izateko aukerari ateak zabaltzen dizkio; bestela esatearren, baimena omisioz emana izan daiteke; aukera hau baztertua geratzen da berariazko baimena ezinbestekoa denean.

Planteatzen zaigun kontua, beraz, ez da baimena beharrezkoa den ala ez erabakitzea: baimen hori derrigorrezkoa da, inongo dudarik gabe. Ezbaian dagoena bestelako zerbait da, hots, baimen tazitua onargarria den, interpretazio murriztailean eta baimen guztiak izanik bada ere. Klabea, ordea, pertsona batek baimena eman duela frogatzea da, berak horrelakorik egin duenik ukatzen duenean: baimen hori ezin daiteke baliokotzat jo, ageriko egiaztapenik izan ezean.

Gure kasuan, enpresa horren kontrako salaketa Agencia Española de Protección de Datos erakundearen (edo erkidegoko horren ordezkoaren) aurrean aurkeztea iradokitzen dugu. Igorpena egiteko dohaintasunik eza eta daten inguruko nahasmena ere argudia daitezke; mutur-muturrean, gogoan izan Legeak dioena: lege-testu honetan xedatutakoa datu-tratamenduaren arduradun edo erantzuleak urratzearen ondorioz, bere ondasun edo eskubideetan kalterik nozitzen duen interesatuak indemnizazioa jasotzeko eskubidea izango duela, alegia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto