Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Etxebizitzaz aldatzeko ezinbestekoak dira informazio, antolamendu eta metodo ona
Pertsona batzuek etxez aldatzea ezinbesteko gertakaria izan dute; hori, zail eta konplexua dirudien arren, ez da horrenbesterako, antolamendu eta metodo ona baliatzen bada. Patrikak horretarako ematen badizu, hoberena duzu eginkizun hori profesionalen eskuetan uztea. Hona hemen hainbat aholku praktiko, etxe-aldatze eraginkorra egiteko.
Gauzak zeuk antolatu behar badituzu, aukeratu kutxa sendo baina ez handiegiak, errazago mugitu ahal izateko.
Paketeak egiteko unean ez pilatu platerak: antolatu alboka, burbuiladun plastikotan bilduta. Erabili sukaldeko toailak edo oihalezko heldu-bandak kutxen izkinetan jartzeko.
Gauza hauskorrak dauzkaten kutxei ipini ikur nabarmena, langileek kontuz erabil ditzaten. Adieraz ezazu zein den kutxaren goialdea, beti zutik utz dezaten.Etxe-aldaketaren prezioa baldintzatzen dutenak hauek dira:
90 metro karratuko etxebizitza:
3 logela
Etxebizitza-aldaketa herri edo hiri berean egitekoa
Garraiatu beharreko bultoen bolumena: 30 metro kubiko
Gutxi gorabeherako tarifa: 1.115 euro
90 metro karratuko etxebizitza:
3 logela
Etxebizitza-aldaketa herri edo hiri berean egitekoa
Garraiatu beharreko bultoen bolumena:: 40 metro kubiko
Gutxi gorabeherako tarifa: 1.394 euro
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa