Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Liburu-irakurgailu elektronikoak: Etorkizuneko orrialdeak

Liburu elektronikoak -e-book izeneko horiek- errealitate dira dagoeneko; orain, eroso irakurtzeko dispositibo egokia asmatzea da kontua

Steven Spielberg-ek 2054 urtean kokatu duen Minority Report filmeko eszena batean metroan bidaiariek egunkari elektroniko malgua irakurtzen dute: bertan, albisteak jazo ahala aldatu egiten dira. Zientzia-fikzioa den arren, baliteke epe ertainera fikziorik ez izatea. Ez dirudi beste berrogeita hamar urte itxoin beharko dugunik horrelako dispositibo elektronikoa eskura izateko. Xerox PARC eta E Ink (www.eink.com) enpresako ikerlariek urte batzuk eman dituzte aukera hori aztertzen: lan horien oinarrian, elektrizitatea jasotzean hitzak moldatzen dituzten milioika esfera ñimiño zuri-beltzek osaturiko lamak ekoizten ari dira. Irakurlearentzat paperak duen abantaila bakarrak formatuaren erosotasuna -hori tinta elektronikoak berdinduko du- eta bereizmena dira. Inprimatutako orrian 300 puntu hazbeteko injektatzen dira eta PCko edo mugikorreko pantailak 72 baizik ez du onartzen; horrez gainera, pantailaren kasuan argi igorriaz ari gara eta, paperarenean, argi islatuaz. Horregatik da nekeza eta deserosoa ordenagailuko monitorean irakurtzea. Paper elektronikoak landarezkoak ohikoak dituen malgutasun eta bereizmena hartzean begiak ez du alderik hautemango.

Liburu elektronikoak

Etorkizuna asmatzen ibili gabe, formatu digitaleko testua noranahi zabaldu da. Web edo PDF gisa, bertsio elektronikoa ia egunkari guztiek editatzen dute eta, halaber, liburuak masiboki digitalizatzeko proiektuak ugari-ugariak dira. "Gutenberg Proiektua" (www.gutenberg.org) eta Internet Archive (www.archive.org) izenekoek bildu dituzten 10.000 titulu horiek edo, areago, Google (print.google.com) firmaren arestiko proiektu handia (hamabost milioi liburu digitalizatzeko) diogunaren froga zehatza dira.

  Arazoa, ordea, editorial handiek formatu elektronikoko liburuari eginiko mesfidantzazko harrera da: ezezaguna ez ezik, oraingoz beldurgarria duten sail horretan sartzean ez dira eroso sentitzen, idazlan digitalizatuen autore-eskubideen babesa ez baitago bermatua (zineman edota musikan jazotzen den legez).

Formatu elektronikoko liburuaren abantailak askotxo dira. Hasteko, espazioa: On Kixote Mantxakoa 800 Kb-eko bolumeneko liburua denez, patrikako dispositibo bakar batean milaka liburu gorde daitezke. Irakurtzeko aukerak zabaldu egiten ditu, gainera, liburu digitalizatuak: testuan bilaketak egin, esaldiak nabarmendu, oharrak erantsi eta gainerakoak egin daitezke. Bestetik, egungo aparatuek testu luzeak (eleberri bat, esate baterako) irakurtzea erakargarri egiten ez badute ere, PDA bat hamaika gaiz bete daiteke: aldizkarietako artikuluak (ordenagailuan zuzenean jasotzen direnak), bidai gidak... edota sakelan eraman eta autobuseko ibilbidean kontsultatzeko moduko hamaika idazlan, adibidez.

Programa irakurleak

Liburu, aldizkari edo egunkari digitalen irakurketa errazten duten programak salgai daude merkatuan. Denetan ezagunenak Acrobat Reader (Adobe etxekoa, PDF-ak Internet irakurri eta deskargatzeko erabiltzen dena) eta Microsoft Reader dira; hauek, Palm Reader eta Adobe Reader-ekin batera, agenda elektronikoetan gehien baliatzen direnak dira.

Badira beste programa irakurle asko, NewsStand, Olive Software eta antzeko aldizkari eta egunkarien edizio inprimatuen banakuntzan diharduten enpresei dagozkienak. Zinio (www.zinio.com) firmak, adibidez, bere Zinio Rider-en bidez -doaneko programa, bere artxibo-formatu eta guzti (.zn): horretan orrialdeak paperezkoak balira bezala pasatzen dira- irakurtzeko deskargatzen den publikazio askoren harpidetza edo erosketa indibiduala egiteko aukera ematen du.

Benetako erronka, ordea, funtzio horretarako berariazko dispositiboetan datza. Etorkizunik hoberena zuten liburu-irakurgailuak (Softbook Reader eta Rocket, Nuvomedia-koa) ekoizten zituzten bi enpresak Gemstar-ek erosi zituen. Dena den, biak -Gemstar-en REB-rekin batera- suntsitu egin ziren eta aski panorama goibela utzi zuten geroztik.

Sakelako ordenagailuak

Beren tamaina eta pisua aintzat hartuta, ordenagailu eramankorra baino askoz ere maneiagarriagoak ez ziren aparatu horien porrotak geroaldia PC-en, eramangarrien eta, batez ere PDA-en eskuetan utzi du. Integraziorako joera areagotuz (ordenagailu xume gisa aritzeaz gainera, argazkiak egin eta Internetera konektatzeko balio duen telefono mugikorra izaki), liburu elektronikoak irakurtzea dela eta, erabiltzaileak egun baliatzen duen ekipoarekin segitzea nahiago izaten du, berariazko beste dispositibo bat erosi eta eraman behar izatea baino.

Testuen irakurketa sakelako ordenagailuetako dozenaka programak errazten dute; badira, era berean, liburu elektronikoak saldu eta doaneko deskargak dituzten hamaika web gune: eReader-ek, adibidez, milaka titulu elektroniko eskaintzen ditu eta, gainera, badu PDA-entzako sistema operatibo guztietara, Windows-era eta Mac OS-era egokitutako programa irakurlea.

NEURRI-NEURRIKO NABIGAZIOA

Liburuak doan
http://www.columbia.edu/cu/lweb/eresources/ebooks/
  Doan hamar mila liburutik gora jaits daitezke, espainolezkoak bakanak diren arren. Manybooks.nethelbideak badu liburu elektroniko mordo ederra, horietako asko espainolez.

  Dendaz denda
www.ebooks.com
Kategorien arabera sailkaturiko milaka liburu elektronikotan bilaketa egiteko. Katalogo zabala dauka: eBookAD.com, eBookMall.com; espainolez, Farenheit 451 eta (Liberuned.com) UNEDeko testu digitalen liburutegia.

  PDA-rentzako programa
www.palmsource.com
Aplikazio-direktorioan agenda elektronikoentzako Palm OS sistema operatibodun programa asko dautza, tartean agiri eta liburu elektronikoen irakurgailuan. Pocket PC-rentzat, espainolez: Todopocketpc.com.

Iristear dagoena

 Liburu elektronikoak irakurtzeko berariazko dispositiboek bildu duten arrakasta eskasak ez du galarazi ereduzko hardware-a aurkitzeko industriaren ahaleginen ibilbidea. Saiakuntza egin duen atzenekoa, oraingoz, Sony da: E Ink-ekin aliantza osaturik, iaz Sony Libriéplazaratu zuen. Aparatu horren pantailak testu digitalak ttinta elektronikoz idatzirik agertzen ditu. LCD pantailek ez bezala, mikropartikula zuriak eta beltzak igerian dabiltzan plastiko laminatuzko pelikulak irudia erakusteko argirik emititzen ez duenez, begiarentzat lasai eta erosoago gertatzen da eta askozaz ere kontsumo txikiagoa egiten du: kargatuz gero, partikula horiek ez dute elektrizitatearen beharrik zeinahi angelutatik irudia ikusgarri mantentzeko.

Dispositibo horrek, beste askok bezala, txartelen bidez handi daitekeen barne-memoria dauka. Informazioa, liburu digitalak edo beste era guztietako artxiboak (argazkiak, bideoak, etc.) gordeko dituzten euskailuetan ere etorkizun gertuak badu zer esanik. Euskailuaren -CD edo DVD motakoa- aldetik baino areago edukiera aldetik etorriko da iraultza: laborategietan prestatzen ari diren HVD (Holographic Versatile Disc) dispositiboan 1.600 gigabyte (780 milioi testu-orrialde, urte eta erdiko musika edo 1,6 milioi argazki) sartu ahal izango dira, diskoaren bolumen fisikoaren azalera oso-osorik aprobetxatzeko aukera ematen duelako, azalera bakarrik erabili ordez.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto