Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Tarifa ofizialek gutxieneko prezioak finkatzen dituztenez, notario bat eta beste baten tarifen arteko aldea izugarria izan daiteke
Agiri gehienak legezko baliozkotasunaz janzteko unean ezinbestekoa izaki, egiten duen lanagatik baino ezagunago dugu notarioa bere lansari eskergengatik. Espainian dauden hiru mila notarioak beren kolegioetan daude izen emanik; erakunde horiexek babesten dituzte haien funtzioetan eta lanbidezko jarduera kontrolatzen diete, Notaritzaren Kontseilu Nagusiaren koordinazioan. Etxebizitzaren salerosketaren eskriturak egitea, testamentuen berri jasotzea eta herentzien banaketa dira notarioaren figura zehazkien agertzen duten zereginak. Horrelakoetan, planteatu zaion kasu jakin hori ikertu eta balizko egintzez informazioa ematen die notarioak interesatuei, horien kostua adierazita (bezeroak ordaindu beharko dituen zergak barne). Lehen kontsulta hori doakoa da: aurrekontua onartu eta notarioak dokumentua idatzitzakoan ordainduko dira zerbitzuak.
Notarioaren zeregina
Eragiketa hori indarreko legeriaren arabera egin dela fede eman behar du notarioak. Bidezko egiaztapenak eginik, eskriturak egiteaz arduratuko da. Agiri horrek jabetza eroslearena dela egiaztatzen du.
Notarioa aukeratzea
Etxebizitzaren salerosketako eskriturak eskuarki hipoteka finantzatzen duen banku-erakundeak ohikoa duen notaritzan egiten badira ere, higiezina erosiko duena -ez ahantzi bera dela notarioaren lansariak ordainduko dituena ere- libre da, barruti horren barnean, nahi duen notarioaren zerbitzuak kontratatzeko.
Tasak
Etxe (zahar zein berri, berdin dio) horren prezioa oinarri duen eskala baten arabera finkatzen dira notarioaren gutxieneko tarifak (gehienekoak finkatzeko mugarik ez da), Errege Dekretu bidez Espainiako Gobernuak zehaztuak:
Aholkua Tarifen adierazpen horietan notarioak jaso ditzakeen gutxieneko diru-kopuruak bakar-bakarrik aipatzen direnez, eguneroko errealitatean sekulako aldeak hautematen dira bulego batetik bestera. Konparatzea merezi izaten du, azaldu berri ditugun tarifa horiek notarioaren prestigioaren, eskarmentuaren, lanbidean erakutsitako ezaugarrien eta bulegoa instalatua duen gune fisikoaren arabera ere biderkatzen baitira behin baino gehiagotan.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa