Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Osasun aseguru pribatuak: Neurrirako osasun zerbitzuak, ordainduz gero

Sistema pribatuen abantaila eta eragozpenak

Emakumeak eta zaharrak, gehien ordaintzen dutenak

Aseguru konpainia horietako primak ez dira pertsonaren arabera egokitzen, taldeen arabera baizik. Adina, bizitokia, sexua eta beste hainbat ezaugarri aintzat hartuta, konpainiek estatistikak egin eta hortik ateratako datu-multzo jakinetan egokiarazten dira talde horiek. Ugaltzeko adinean dagoen emakumea izatearren, adibidez, 30 urteko andreak hilean prima bera ordainduko du, seme-alaben ama izan edo ez izan, hau da, polizako estaldura jakin batzuk (ginekologia, esate baterako, kasu honetan) maiz erabiltzen baditu edo behin ere erabiltzen ez baditu.

  Aseguratuaren adinari dagokionez, zenbat eta zaharrago izan, orduan eta gehiago ordainduko du: areago, 65 urteak betetzean kuota %75 - %100 garestitzen zaio bezeroak. Bizitza hasieran, 0 eta 14 urte bitartean alegia, mutilak dira prezio garestiena pagatzen dutenak; adin horretatik aurrera joera alderanztu egiten da eta emakumeak atera beharko du patrikan diru gehiago hilero. Eta 60 urtetik aurrera, tarifa-sistema ostera aldatuko da, gizonezkoa bezero zamatuen bihurtuz.

Herriari doakiola, Katalunia eta Balearretakoak dira Espainian prima handienak ordaindu behar dituztenak. Sendagileen lansariak eta ospitaletako prezioak -bi erkidego horietan garestiago izatearren- dira primen garestitzeko arrazoiak. Espainiako lurralde nazionalean aseguru konpainiek dauzkaten azpiegiturek ere dute eraginik urtero-urtero gaurkotuak izaten diren prima hauen prezioan. Osasun zerbitzuen kostua garestitzea, prestazioen maiztasuna areagotzea, kontratua izenpetuz gero sortu edo aplikaturiko berrikuntza teknologikoez onuragarri izateko eskubidea eta antzekoak ere, tarifak altuago ordaintzeko motibo ditugu.

Letra txikia, muga handiak

Aseguru konpainiek eskaintzen ez dituzten zerbitzuez eta prestazio batzuen mugez informazio eskasa ematen dute maiz. Murriztapen horien berri izateko beharrezkoa da polizetako letra txikia arreta osoz irakurtzea.

Hiesa, drogamenpekotasuna, alkoholismoa, antzutasunaren kontrako tratamenduak, haurdunaldia nahita etetea, buruaz beste egiteko saiaketan nozituriko kalteak, kirurgia estetikoa eta transplanteak dira salbuespen ohikoenak. Aseguru horiek ez dituzte estaltzen kirol ariketan -ez profesional, ez zaletu gisa, inolako lehiaketatan- egokituriko kalte fisikoak eta osasun artapena. Ofizialki aldarrikaturiko guda eta izurriteetan, kalte nuklear edo erradiaktiboetan ere, konpainiek burua salbuesten dute. Era berean, ez dituzte ordaintzen kataklismo meteorologiko zein sismikoen, edo katastrofe nazionaltzat aldarrikaturiko uholdeen ondoriozko osasun gastuak, ez botiken kostua ere, ospitaleratze kasuetan izan ezik, horiek guztiek pazienteari eragiten dioten diru-galera latza bada ere.

Zerbitzuak emateari dagokionez, mugapenak dezente aldatzen dira konpainia batetik bestera. Adeslas-ek urtean lau podologi saio ematen ditu gehienez ere; Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) izenekoak, bi baizik ez. DKV-k bidaiako artapena urtean 60 egunetan eskaintzen du, ospitaleratze psikiatrikorako xedatua duen kopuru bera. Kasu honetan, ospitaleratze muga Adeslas-eko bezeroek 50 egunetan dago eta IMQ-koek, aldiz, 30 egunetan. Neonatologia unitateko ospitaleratzea, ebakuntza kirurgikorik gabeko ospitaleratzea, pediatriakoa, unitate koronarioa eta zainketa berezietakoa 30 egunera mugatua du IMQ-k; azken hiru kasu hauetan, gainera, prozesu bakoitzeko ospitaleratzea zazpi egunera murriztua du.

Hutsaldia

Polizan agertzen diren zerbitzuak, oro har, kontratua sinatzen den unetik ematen diren arren, aseguruak eragina duen datan bertan hasitako "hutsaldiak" xedatzen dituzte aseguru konpainiek. Hutsaldi horietan, polizako zerbitzuen zerrendan agertzen diren estaldura batzuk ez dira aplikagarri, primak ezartzeko unean, konpainiek pertsona osasuntsuak gaixotzeko aukeren arabera kalkulatzen dituztenez, hutsaldi horiek xedatzen dira (pazientea konturatuta edo konturatzeke) lehendik zeuden gaitzak estalduratik salbuesteko. Aseguru konpainietako hutsaldiak ondoko hauek dira:

DKV

  • Ebakuntza kirurgikoak*: 6 hilabete.
  • Erditzeko artapena: 10 hilabete.
  • Transplanteak: 12 hilabete.

SANITAS

  • Tronpen lotura, basektomia eta psikologia tratamendua: 6 hilabete.
  • Erditzeko artapena: 10 hilabete.

ADESLAS

  • Ebakuntza kirurgikoak*, ospitaleratzea*, protesien kostua (ezarpena, ez), tronpen lotura eta basektomia, laserterapia, nukleotomia perkutaneoa, kimioterapia eta erradioterapiazko onkologia, elektrorradioterapia, dialisia eta giltzurrun artifiziala, giltzurrun litotrizia: 6 hilabete.
  • Erditzeko artapena: 10 hilabete.

IMQ

  • Diagnostiko-teknika bereziak, odontologia, ospitaleratze* kirurgikoa, medikoa, pediatrikoa, eta psikiatrikoa, unitate koronario eta zainketa bereziak, famili planifikazioa, elektroterapia, oxigenoterapia, bentiloterapia eta aerosolterapia, hemodinamika baskularra, erradiología baskularra ebakuntzaz, erradioterapia eta kimioterapia ospitalean zein pazientearen etxean, minaren unitatea: 6 hilabete.
  • Haurdunaldia eta erditzea: 10 hilabete.
  • Giltzurrun eta behazun litotrizia, logofoniatria: 12 hilabete.
  • Kornea-transplantea: 18 hilabete.
  • Bizia arriskuan ez dagoen kasuetan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto