Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Banda ozenen gainetik ibilgailuak pasatzeak zarata jasanezina sortu

 Villamediana de Ireguako (Errioxa) etxebizitza baten jabeak Autonomi Administrazioaren kontrako salaketa ezarri zuen bere etxe parean errepidean dauden banda ozenak kentzeari uko egitearren. Horrelakoak instalatu zirenetik, salatzailearen arabera, ibilgailuak igarotzeak sortarazten zuen zarata bizi hark bere etxean atseden hartzea ezinezko bihurtu zuela esan zuen. Horrez gainera, abiadura mugatzerik ez zen han. Errioxako Justizia Goi Epaitegiak herritarraren eskaera aintzat hartuta, 2005eko otsailaren 18an emaniko epaian xedatu zuen banda ozenak kendu eginbehar zirela. Mahaikideen iritziz, horrelako bide-markak mantentzea ez zen beharrezkoa, horien ordez kutsadura akustikorik sortarazten ez duten bestelako seinaleak ezar zitezkeen eta. Kutsadura hori ibilgailuen etengabeko trafikoak sortarazten zuela eta ibilgailu horietako asko baimendutako abiadura baino handiagoan zebiltzala (beraz, horrek zarata areagotu egiten zuen) ere frogatu zen. Epaitegiak gogorarazi zuenez, zarata asko dagoenean luze irauteak osasunean eta jokabide sozialean eragin kaltegarriak izaten ditu eta pertsona guztien osotasun fisiko eta morala babesteko ez ezik, bizitza pribatua eta etxebizitza errespetatuak izan daitezen eskubidea ere aintzat hartua du Espainiako Konstituzioak, baina eskubide horiek kutsadura akustikoak urratzen zituen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du