Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Eskola-jazarpen kasu batean zentroa axolagabekeriagatik kondenatua

 Hamahiru urteko ikasleak ikastetxe hartako hainbat ikaskideren erasoak nozitzen zituela salatu zuen irakaslearen aurrean. Eskola tartetan umilazio, irain, kolpe, ukitu eta amenazoak jasan zituen, luzaro jasan ere. Amak irakasleetako batekin hitz egin zuen; honek elkarrenganako errespetuaz hitzaldia eman zuen baina, halaz ere, jazarpenak iraun zuenez, ikasleak beste ikastegi batera joan behar izan zuen. Horrek gaztearengan ondorioak utzi zituen. Gurasoek ikastetxea auzitara eraman zuten, eraso haiek geldiarazteko gai izan ez zen axolagabekeriazko jokabidea agertzearren. Gasteizko Lehen Instantziako 2 zk Epaitegiak, 2005eko otsailaren 1ean emaniko sententzian gurasoen eskakizunak (hamabi mila euro, guztira) aintzat hartu zuen, ikastegi bateko pertsona titularren ardura adin txikiko ikasleak zaindu beharrean oinarritzen dela argudiatuz. Erasoak ikastetxean eskola-ordutegian jazo zirenez eta erasotzaileak eta erasotakoa ikasleak izan zirenez, ikasleen kontrolean agerturiko axolagabekeria nabarmen zegoen. Ikastegiak, bere aldetik, ez zuen inolako diligentziarik egiaztatu, adin gabekoak irakasleari egin zion salaketaren aurrean koordinaziorik eza baizik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto