Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kaudimen gabeko matrimonio baten "ordainketa-etendura"

 Bartzelonako Lehen Instantziako 3 zk. Epaitegiak, 2004ko abenduaren 29an emaniko autoan, lehen aldiz matrimonio baten ordainketa-etendura (orain, "lehiaketa") berretsi zuen eta egoera hori ezarri zen bere burua kaudimen gabeko aitortuta, horrela eskatua zuten bi pertsonarentzat. Senarrak pairatzen zuen gaixotasun larriak zorrei (banku-maileguei, baitik bat) aurre egitea galarazten zion. Epaileak matrimonioaren hartzekodunei dei egin zien, ordaintzeko zeuden zorren berri eman ziezaioten eta etendura hori administra zezan ikuskaria izendatu zuen. Kontua zen zorrak zein epe eta kopurutan ordainduko ziren zehazteko hitzarmena hartzekodunekin negoziatzea, matrimonioaren diru-sarreren parte bat elikatzeko jasota. Horrez gainera, epaiaren arabera, ezin ekingo zaio zordunen ondasunen aurkako inolako bahiketa edo exekuziori ekin, ezta premiamendu administratiborik edo zergazkorik egin ere. Neurri hori, zailtasun ekonomikoak nozitzen dituzten enpresei ezartzen zaienaren antzekoa da, Epaitegiak matrimonio horren ohiko etxebizitzaren hipotekaren kontrako prozedura judiziala onetsi ez bazuen ere, ondare hori ez baita lanbidezko jardueran baliatzen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto