Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ibilgailu anitzen talkan erantzukizuna bereganatzeari uko egitea

Trafiko geldiketa batean ene automobila atzetik jo zuen beste batek. Ondorioz, eneak aurrera egin eta aurrekoa jo zuen, horrek beste bat, etc. Ene ibilgailua jo zuen autoaren gidariak errudun zela aitortu zuen eta istripuan egokitu ginen lau lagunok batak bestearen matrikula, poliza, telefono eta gainerako datuak hartu genizkion elkarri. Ez adiskidantzazko parterik bete genuen, ez poliziari deitu genion. Ene konpainiari berri emanik, kontuak aldatu dira: gidariak ez du bere burua erruduntzat jotzen eta bertsioa aldatu egin du: ene aurreko autoak nireak jo zituela dio orain. Zer egin dezaket?

 Zirkulazio istripuaren ondoriozko kontratuz kanpoko erantzukizunaz aritzean, talka anitzetan jotze bakoitzaren errua atzetik jotzen duen ibilgailuko gidariarena ohi da. Horrek esan nahi du autoa jo duenak bi gauza frogatu behar dituela: berak arauzko aurreikuspenak bete zituela eta ondoko ibilgailuko gidariak arauz kontrako maniobra egin zuela. Nolanahi ere, talka anitzetan ez da bat ere erraza inplikatu guzti-guztiek arazoan nolako erantzukizuna duten zehaztea.

Zuk aurkeztutako kasuan, berriz, kalteen erantzukizuna orain erruduntasuna ukatzen duen gidari horrena dirudi. Harexek frogatu beharko du, batetik, berak behar bezalako axolaz zihoala eta, bestetik, aurreko ibilgailuko gidariaren jokabidea arauz kontrakoa zela. Egoera horretan eta polizi argiketarik ezean, oso litekeena da froga-arazoak sortzea; beraz, talka anitzean inplikatuak dauden gidariek eta balizko lekukoek beren aitorpenekin saiatu beharko dute gertatutakoa argitzen.

Jazotakoaren arrastoetako bat, era berean, ibilgailu bakoitzak nozituriko kalteen gradua izan daiteke. Aseguru konpainiek akordiorik hartuko ez balute, atzetik jo zuen gidari haren kontra auzitara jo daiteke. Eragindakoak bere konpainiari eskatu beharko lioke demanda eska dezan eta, behar bezalako arretarik jaso ezean, berak aukeratutako abokatua har lezake eta, ondoren, honen lansariak konpainiari eskatu. Hori baino lehenago, konpainiari jakinarazi behar dio horren berri bureau fax edo telegrama ziurtatuaren bidez. Gainerako gidariek bere kontra demanda jarriko balute, bere konpainiari auzitegian defenda dezan eskatu ahal izango lioke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du