Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Intsektuek etxebizitza inbaditu

Aspalditik hutsik egona zen etxebizitza erosi nuen duela bi urte. Tarte honetan gure etxebizitza hau euli eta erleek bizitokitzat hartua zuten. Gure ustez hori gertatzen zen etxea urteetan hutsik egon zelako baina, harrigarria bada ere, oraindik hortxe dabiltza bueltaka betiko geletan. Etxebizitza, teilatua bezala, zeharo berritua dago. Arazoa beheko pisuan datzala uste dugu orain: bertan inor bizi ez delako hutsik dagoenez, euli eta erleak pertsiana-kutxetan direlakoan gaude. Etxejabeari arazoaren berri jakinarazi zaion arren ez dugu deus lortu. Auzoak lagundu nahi ez duenean ba ote dago modurik horretara hertsatzeko? Besterik egin ote dezakegu arazoari konponbidea emateko?

  Jabetza Horizontalaren legeak xedatua du jabekide guztien obligazioa dela etxebizitza edo lokalak mantenu egoera onean kontserbatzea, komunitateari edo beste auzokideei kalte egin ez diezaieten. Era berean, etxejabearen axolagabekeriak edo bere ardurapeko pertsonek sortaraz ditzakeen kalteez ere erantzun eta higiezinaren zerbitzu onak agintzen dituen konpontze lanak bere gain hartu beharko dituela dio Legeak. Horretarako, etxejabeak bere etxebizitza edo lokalean sartzea onartu beharko du.

Auzokideen komunitateari dagokionez, etxejabe horri bere etxebizitzan sartzea galaraz ez dezan eskaria Jabekideen Batzordearen bidez igortzea litzateke modu egokia, gai hori hurrengo bileraren eguneko gai-zerrendan sartuta. Profesional eta perituei (lehendabiziko bisitan, administratzaileak lagunduta) sarrera onartzea eskatu beharko litzaioke etxejabe horri, ikusketa egin eta intsektuak etxebizitza horretatik datozkeen ala ez azter dezaten eta, bidezkoa bada, gauzak nola dauden eta intsektuak suntsitzeko egin behar diren lanak zehatz ditzaten. Horretarako hartzen diren erabakiak eta sartzeko eskakizuna Akta Liburuan jaso behar dira. Horrela ere, etxe horretako jabeak bertan sartzeko baimenik emango ez balu, auzitara jo lezakete kalteturiko bizilagunak eta auzokideen komunitateak, sortarazitako osasun eskaseko egoerak hala eskatzen baitu. Etxe horretako jabeak, bere aldetik, bere etxebizitzan intsektuak agertzeko motiborik aurkituko ez balitz, nozituriko kalteen (horrelakorik eragin bada) ordaina jasotzeko eskubidea izango luke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto