Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Kirol nautikoak: Itsasoaz gozatzeko jarraibideak

Uda partean bela, surf edota windsurfek biltzen duten arrakastak ez ditu oinarrizko segurtasun eta jendetasun arauak alboratu behar

  Belan, surfean edota windsurfean ikasi eta praktikatzea ariketa erakargarria denez, Espainian milaka pertsona baliatzen dira oporraldiaz kirol nautiko horietan aritzeko. Egun hauetako eskaeraren biderkatzeak segurtasun eta jendetasun arauen betetze graduan eragina izan dezake: izan ere, arau horiek eskuarki alboratu egiten dira, aipaturiko kirolak sasoian soilik eta profesionaltasun izaeratik at praktikatzen direlako. Horietan hasteko, oro har, baldintza gutxi bete behar dira, hara: ikasteko hamar egun libre hartu, eskola federatu batekin kontaktatu, bihotz eta arnasketa alorreko arazorik ez izan eta 250 euro inguru gastatzeko pronto egotea. Horretara iristeko erraztasun horren ondorioak nahi baino maizago agertzen dira, kirolariak arau jakin batzuk betetzeaz ahantzi egiten direlako; erregela horietakoren bat idatzizkoak dira, beste zenbait adierazi gabekoak, baina denen helburua kirolariaren eta bere ondoko lagunen arriskua saihestea da.

Surfa

Surfa ez da kirol erraza, oinarrizko ezagutza hogei bat ordu edo eskolatan ikas daitekeen arren. Eskola horiek hartzeko gutxienez 12 urte izatea, igerian jakitea, egoera fisiko hobezinean dagoela egiaztatzen duen osasun agiria (azterketa famili sendagileak egiten du) aurkeztea eta 250 euro ordaintzea da kontua. Prezioaren barruan dago ekipoaren alogera ere. Kirol honek badu abantaila nabarmen bat: praktikatu ahal izateko lizentziatzea ahalbidetuko lukeen ezagutza teknikoez azterketa egin eta gainditzeko obligaziorik ez dago. Desabantaila, aitzitik, bistan da: trebezia eta inplikazio pertsonal handia behar da surfean egiteko eta, gainera, federazioko asegurua eduki behar da.

Surfari onaren arauak:

  • Aritu beharreko hondartza ondo ezagutzen du; uhinak eta korronte nagusiak arretaz aztertzen ditu uretara aurretik.
  • Itsasaldien orduak eta haizeak ezagun ditu (datu hauek Gurutze Gorrian edo kirol klubetan eskura daitezke); haizea (lehorrekoa, batik bat) arriskutsua izan liteke, kirolaria hondartzatik urrundu egin dezakeelako.
  • Bakarrik ez du surfean egiten.
  • Surfean aritzea debekatuta dauden alderdietan ez da sartzen eta igerilari, arrantzale eta urpekarietatik urrun dabil beti.
  • Ohola eta hanka lotzen dituen soka-muturra tarteka aztertzen du: higatzen hasitakoan hori kendu eta berria jartzen du berehala.
  • Eskarmentu handia ez badu, salbamendu-jaka janzten du.
  • Lehentasuna dela eta, surfeko araua betetzen du: aparretatik gertuenekoek lehentasuna dute.
  • Istripua gertatzen bada ere, ohola ez du eskutik uzten.

 

Windsurfa

Kirol honek ere izugarri egin du aurrera, teknologia alorrean batik bat: bertan baliatzen diren abangoardiako materialek, ohola eta bela kirolariari zehazki egokitzea ahalbidetzen dute. Maila polit bat hartzeko oinarrizko hastapen ikastaro pare bat eta jarraipeneko beste bi hartzea aholkatzen dute adituek: eskolek, egunean bi ordukoak, bi aste iraun dezakete. Prezioa 300 eurotik gora doa eta bertan ekipoaren alogera sartzen da. Horiei esker eta beti ere oreka mantenduz, bela altxatzeko eta nabigatzeko posizioa menderatzea ez ezik, aparailua muntatzen eta desmuntatzen ikastea, nabigazio alorreko oinarrizko kontzeptuak ondo ezagutzea eta beste hainbat aurrerapen lortuko ditu hasberriak.

Windsurfariak ere ezagutu behar ditu bere arauak, horra:

  • Itsasertzetik milia bat baino gehiago ez da urrutiratzen; eguraldia begiratzen du, itsasaldien orduak ezagun ditu eta korronte nagusiak arretaz aztertzen ditu.
  • Nabigazioarentzat debekatuta dauden alderdietan eta hondartzatik gutxieneko distantziaz barnera ez da sartzen; bidezko denean kanal balizatuetatik doa eta igerilari, arrantzale eta urpekariengandik urrun dabil beti.
  • Hotzaren kontrako jantzi babesle edo isotermikoa baliatzen da eta kolore bizietako bela, plantxa eta janzkera (salbamendu-jaka barne) darabiltza, hori funtsezkoa baita. Buruan kasko babeslea ezartzea ez da derrigorrezkoa baina interesgarria bai.
  • Abiadurako windsurfa praktikatzean, hobe kaskoa jantzita eramatea.
  • Linterna, argi kimiko edo bengala eta nutrizio-ahalmen handiko elikagaiez osaturiko kit bat darama gainean.
  • Ez da komeni bakarrik ibiltzea. Gure helmugaren eta etortzeko orduaren berri jakinarazi behar diogu norbaiti, etorrera geroratuz gero salbamendu zerbitzuei gure berri gaztiga diezaien.
  • Hondartzara edo lehorrera igerian iritsi nahi bada ere, ohola ez da eskutik utzi behar. Ez da komeni norberaren indarrak gehiegi balioestea: hobe da oholetik seinaleak egitea, besoak zabalik gora eta behera mantso astinduz.
  • Brankan dagoen atoi-sistema fidagarri bat baliatuz ez dugu gehiegizko esfortzurik egin beharko.

Bela

  Hasberrientzako ikastaroei ekiten zaie belako nabigazioaren oinarriak ezagutzeko sarrera teoriko batekin: aparailua, haizeak, belaren, aurtzaren eta lemaren maneiua. Ondoren, kanal balizatuetan oinarrizko maniobrak praktikatzen dira eta nor bere ontzian nabigatzera irteten da, segurtasuneko txalupa aldamenean doakiola. Horixe da bela arineko nabigazioan ikasteko ohiko sistema. Pare bat astean, egunean bi orduz jardun beharra dago oinarrizko nozioak ezagutzeko, baina hori ez da aski nabigatzaile izateko. Windsurfak baino eskakizun fisiko gutxiago dituen arren, itsas kontuak eta aparailuen maneiua ondo ezagutzea oso garrantzitsua da. Ikastaroaren prezioa 300 euroren azpitik dabil.

Nabigatzeko oinarrizko arauak:

  • Ahal dela, bakarrik ez nabigatzea eta gainerako itsasturiak begi-bistatik ez galtzea. Seinale sistema jakin bat antolatzea.
  • Uretako gainontzeko erabiltzaileak (igerilariak izan, ontziak izan) errespetatzea. Talka egiteko arriskua biziki kontrolatu beharra dago.
  • Itsasertzetik ez urruntzea eta ilunabarrean ez itsasoratzea.
  • Buruarekin arroken kontra jotzeko arriskurik baldin badago, kaskoa janztea
  • Hipotermia arazo larria da: hobe janzkera egokia jartzea.
  • Istripurik gertatzekotan, ez utzi bela eskutik. Kokapena hobeki atzematen da eta ur azalean mantentzeko balio du, gainera.
  • Lainorik sortzean, zuzendu ontzia itsasertzera, soinuak eta iparrorratza erreferentzia hartuta.
  • Ez izan zalantzarik: eskatu laguntza Itsas Salbamenduko Zentroetara eta bete salbatzaileek emaniko aginduak.
  • Bai taldeko salbamendu-teknikak, baita nork bere burua salbatzekoak ere ikasi behar dira.

Beste kirol batzuk

Aipatutakoak bezain ezagun edo hedatuak ez diren arren, kitesurfaeta wakeboardageroz eta jende gehiago praktikatzen duenez, horietako arauak ezagutzea komenigarri izango da.

Kitesurf hori praktikatzeko haizea eta itsasoa baliatzen dira. Kirolaria ur gainetik ohol batean lerratzen da, kometa batek tiratzen duela. Eskarmentu eta tituluz jantziriko monitoreekin ikastaroa egitea ezinbestekoa da, ikastaroa ikaslearen arabera egokitu ahal izateko. Azken urteotan agertu diren muturreko kirol horietako bat da wakeboarda: aparailua atoian daraman ontziak eragiten dituen uhinei aurre egiten dien ohola gobernatu behar du kirolariak.

Bi kirol hauetako arau batzuk komunak dira:

  • Praktikatzen duena eta ikuslea seguru egon daitezen, zentro espezializatuetan ikasi behar da kirol honen praktika.
  • Praktikatzeko zonak zabalak dira eta haizepean segurtasun-alderdi handia dute, jendea eta igerilariak dabiltzan tokietatik urruti.
  • Kai-mutur, windsurfari, bainulari eta ontzietatik haizepean nabigatu behar da.
  • Aurreikuspen meteorologikoak aztertu behar dira, lehorreko haizea dabilenean, batez ere.
  • Teknika lehorrean menderatzen ez den bitartean ezin da uretara irten.
  • Hondartzara itzultzea ahalbidetuko duen orientazioaren arabera nabigatu behar da, itsasertzetik urrundu gabe.
  • Buruan kolperik ez hartzeko, hobe da kaskoa jartzea.
  • Oholak flotagarritasun eskasekoak direnez, hobe da salbamendu-jaka jartzea.
  • Ahal dela, hobe da ilunabarrean ez nabigatzea eta lehorrean zaintzaileren bat erne edukitzea.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto