Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Egunean zehar atseden une bat hartzeak oreka psikikoari mesede egiten dio eta geure burua hobe ezagutzeko aukera ematen digu
Eguneroko jardunean zeregin ugari eta lan asko egin behar izaten ditugunez, astirik (gutxi, dena den) harrapatuz gero atseden hartzeko baliatzen dugu. Baina galdutako indarrak suspertzeko aprobetxatzen dugun tartetxo horrek ez dakarkigu nahitaez geure buruaz arduratzeko moduko jarduera-etenik. Areago, dinamikak askotan eramaten gaitu baliagarri ditugun ordu libre horiek gainerakoei eskaintzera eta eginkizun sozialak betetzera, geure premia eta desirak bazterrean utzirik. Kanpoaldekoak funtzionatuko badu, geure barne-zaletasunekin ahazteko gauza gara asmotan. Joera horrek -ez da altruismoa, horrela baderitzogu ere- ez ditu ezagutzen edo errespetatzen norbera atseginez dabilen eremuaren mugak eta horrek, bere aldetik, ukapen pertsonala sortarazten du eta, azkenean, haserrean eta hira probokatzen du gizakiarengan.
Geure burua bigarren mailan uzteko ohitura horrek gure itxura ikusi eta gure zaletasun eta gustukoez arduratzeko gauza izan ez gaitezen ahalbidetzen du. Geure buruaz interesik ez izate horrek ezkutatu egiten gaituenez, geroz eta gutxiago agertzen gara gainerakoen aurrean. Iritsi nahi dugun espazio horretan gure asmoak ez dira kabitzen, zeukaten garrantzia erauzi egin diegu eta. Une batzuetan geure buruarenganako arreta eskatuko dugun arren, exijentzia gisa egingo dugu hori, besteak gurekiko zordun hautematen baititugu, geure burua moztu edo galarazi duena geu baikara, geu gara gustuko jardueretan aritzeko betarik edo nahi dugun pertsonekin izateko astirik hartzen ahantzi garenok. Are eta gehiago, haren faltarik sumatu ere egiten ez badugu ere, bada hor bazterrean utzi eta ahantzitako sail bat, garrantzi handikoa: nork bere buruarekin aritzeko tartetxo bat hartzea egunero, minutu gutxi batzuk badira ere.
Hamar minutu aski dugu sail hori berreskura dezagun. Horren zifra txikia jartzea agian barregarri gerta dakioke norbaiti baina, geure gainerako jarduera guztiak antolatzen ditugun modu berean, zergatik honako hau aintzat ez hartzea? Erabakitzen dugun denbora-tarte horrek eta, areago, horrela egiteak, honakoak agintzen dizkigu:
Senide edo adiskide batek egunean hamar minutuko tartea eskaintzea eskatuko baligu ez genioke uko egingo, seguruenik. Zergatik ez jardun horrelako ardura eta arretaz geure buruarekin? Zergatik kostatzen zaigun horrenbeste garen bezala sentitzea, hots, pertsona garrantzitsua? Geure burua aintzat ez hartzearen eta ez maitatzearen ondorioz, agian?
Pertsona gehien-gehienok egina dugu erdietsi beharreko gizaki-eredua eta, eredu guztiekin gertatu ohi den bezala, ezin izaten dugu errealitate bihurtzen. Hori, berez, ez da kaltegarria, ereduzkoa eta errealitatezkoaren arteko alde hori bizitzako alderdi askotan hautematen baita. Arazoa ondoren dator, dikotomia hori frustrazioaren iturburu bihurturik, geure buruarekin haserretzera garamatzanean izan nahi (eta, okerreko bidetik, zoriontsu egingo gintuzkeela uste) dugun horretara iristeko gauza ez garela ikusirik. Geure burua gustatuko omen litzaigukeen bezala islaturik ez ikusteak frustraturik eta geure buruarengan fedea galduta sentiarazten digu: horrek esan nahi du ez dakigula geure akatsak onartzen, ezta geure bertuteak ere. Geure burua gustatzen ez bazaigu, nekez nahi izango dugu bakartasunean egotea, nekez geure buru horri egunean tartetxo bat eskaintzea, hamar minutu baizik ez bada ere. Baina hori ezin izan daiteke saiakera ez egiteko aitzakiarik.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa