Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Espainiako Energiaren Aurrezkia Dibertsifikatzeko Institutuaren arabera, estatu horretako etxebizitzetan erabiltzen den energia gehiena kalefakzioan eta ur bero sanitarioa ekoiztean baliatzen da. Bi sail horiek, batuta, familiaren energi gastuaren %66 osatzen dute; gainerako %34 etxetresna elektriko (%16), sukalde (%10), argiztapen (%7) eta aire girotuan (%1) gastatzen da. Kontuan izan behar da gure etxebizitzetako ekipamenduen erabilera eraginkorra eginez energia dezente aurrez daitekeela; horregatik berebiziko garrantzia dauka aparatu horien datuak aztertzea: epe ertain eta luzera, etxetresna merkeak garesti gerta daitezke, beren kontsumo elektrikoaren gaineko informazioari arretaz erreparatzen ez bazaio. Jomuga horrekin, Europar Batzordeak 1989 urtean etiketa energetikoen sistema jarri zuen martxan, tresna bakoitzak zenbat energia kontsumitzen duen erabiltzaileari jakinarazteko -energia baliatzeko era ez ezik, bere kostu eta eraginkortasunari dagokionez orobat- eta, bide batez, ingurugiroko kutsadura kontrolatzen laguntzeko, planetan dabilen energia gehiena iturri agorgarrietatik erdietsia baita.
Etxetresna elektrikoak etiketatzen dituztenak ez dira erakunde independenteak, fabrikatzaileak berak baizik, laborategi homologatuen zerbitzuak egiaztatu ondoren. Gogoan izan, laborategi-proba horietan onartzen den akats-tartea %15erainokoa dela. Adiera horretan, kontsumitzaileen elkarte zenbaitek agindutako txostenek diotenez, "etiketan adierazitako energi klase hori ez dator bat beti-beti errealitatearekin; areago, aparatua benetan dagokion klasean baino garaiago batean agertu izan da maiz antzean".
Etxetresna elektrikoaren kontsumo eta errendimendu mailetan datza aurrezkiaren giltza. Esate baterako, A klaseko hozkailu-izozkailu batek urtean 340kWh kontsumitzen du, D klaseko batek baino %48 gutxiago eta G klaseko batek baino %60 gutxiago. Aparatu horrek aurretik omen duen hamar urteko bizitzan G klaseko tresna batek baino 5.100 kW orduko (hots, 400 euro inguru)gutxiago kontsumituko lituzke.
Etiketa energetikoez gainera, beste hainbat konturi ere erreparatzea komeni izaten da, hala nola:
Zer nahiago dugu, ikuzketa merkea ala azkarra? Erantzunaren arabera, hurrengo aholkuak ematen dituzte fabrikatzaileek:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa