Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Automobilak konpontzeko lantegiak: Erabiltzaileari eman beharreko informazioa, eskas

Legeriak horretara behartzen dituen arren, azterturiko 200 lantegien erdiek ez dituzte agerian eskulanen tarifak eta idatzizko aurrekontua emateari muzin egin diote %35ek

  Espainiako automobil parkea Europako zaharrenetako bat da: estatu horretako errepideetan barrena dabiltzan 19 milioi ibilgailuen %35ek hamar urte baino gehiago du eta %10ek, berriz, hogei urtetik gora. Gidariak urtean 433 euro gastatzen ditu automobilaren mantenuan, lantegira batez beste urtean bitan daramanean. Ibilgailuak geroz eta hobeak badira ere, auto-gidariek duela bost urte baino %34 gehiago gastatzen dute lantegiko bisitetan eta orduan baino gutxixeago joaten dira lantegira. Ibilgailuaren klimatizazioari, elektronikari eta konpresoreei dagozkien lanak ugaldu diren bitartean lan tradizionalagoak (bujiak, galga-pastillak edo ihes-tutuak aldatzea, adibidez) urritu egin dira.

Espainiak horretan badu beste bereizgarri bat, sektorearen atomizazioa, alegia: bertan, era askotako ia 52.000 lantegik dihardute lanean (txikiak dira ugarienak), hau da, Alemanian eta Frantzian bezainbeste. Bere markako kontzesionarioaren lantegi ofizialera hasieran, berme-aldian dagoenean, bakarrik eramaten da automobila: erosi eta aurreneko urte horretan autoen %80 marka horretako lantegi ofizialera ia bakarrik eramaten da baina portzentaje hori ziztu bizian jaisten da denboraren joanean: laugarren urtean %38ra iristen da ozta-ozta auto horien proportzioa. Legeriak, 1986 urteaz geroztik, automobilen konpontze- eta mantentze-lanak egiten dituzten lantegiei hainbat baldintza betearazten dizkie: konponketa egin aurretik idatzizko aurrekontua egitea eta eskulanen tarifak agerian jartzea, besteak beste.

CONSUMER EROSKI-ko teknikariek, beren burua bezerotzat aurkezturik, berrehun lantegi bisitatu zituzten aresti 13 hiritan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Malaga, Bilbo, A Coruña, Oviedo, Iruñea, Gasteiz, Donostia, Murtzia eta Zaragozan). Horietako 78 independente edo tradizionalak dira (ez dute loturarik inolako markarekin), 60 lantegi markako kontzesionario ofizial, eta gainerako 62, berriz, mekanika azkar edo frankiziakoak.

Den-denetan egiaztatu zen erabiltzaileari emandako informazioa (bai ahoz, baita karteletan agertzen dena ere) eta, besteak beste, plaka eta identifikazio zenbakia erakusteari, konpontze-lanen bermearen gaineko informazioari eta eskulanaren tarifei buruzko arautegia betetzen ote zen. Hamahiru automobil erabili ziren -auto bana, hiri bakoitzeko-, denak ere gama ertain edo apalekoak, eta lantegietan oinarrizko azterketa huts baten (olio-mailak, haizetakoaren garbigarria eta izoztearen kontrako likidoa, uhalen egoera eta tentsioa, pneumatikoen egoera, pastillak eta diskoak, lasaierak, leungailuak eta ihes-tutuaren lerroa) prezioa galdetu zuten, inongo likido, pieza edo osagarririk aldatu gabe eta, beste aldetik, bateria aldatzea zenbat kostako zen. Lantegi guztietan idatzizko aurrekontua eskatu zen.

Txosteneko lehen ondorioa argi dago: lantegietan bezeroak jasotzen duen informazioa maiz urriegia da eta lantegiak araua hausten du hainbat alderditan: kanpoaldean plaka bereizgarria ez du agerian (lantegien %18k), eskulanaren tarifak ez ditu agertzen (%55), lantegiko ordutegia ez du adierazten (%40) eta erreklamazio liburua ba ote den (%62) edota erabiltzaileak idatzizko aurrekontua jasotzeko nahiz konpontze-lanek duten 3.000 kilometro edo hiru hilabeteko berme-aldia jakinaraz dakion eskubidea daukala (%70) ez du adierazten.

Hona beste egiaztapen larri bat: hiru lantegitik batek uko egin zion (bere burua bezero huts gisa aurkeztu zuen) CONSUMER EROSKI-ko teknikariari idatzizko aurrekontua entregatzeari, nahiz eta legeak horrela jokatzera behartzen dituen eta eskakizun hori behin eta birritan egin zitzaien arren. Lantegietako enplegatuek argudiatzen zituzten motiboetako batzuk hein batean arrazoizkoak ziren ("aurrekontuak egiteko arduraduna ez da hemen" edo "ibilgailuaren azterketa sakonagoa egin beharko dugu") arren, beste zenbait guztiz ezin onartuzkoak ziren, hala nola: "ez ohi dugu idatzizko aurrekonturik egin", "behin ere ez zaigu eskatu horrelakorik", "ordenagailua ez dabil" edo "lanpetuta nabil une honetan", adibidez. Aurrekontua egin zuten lantegien %3k kobratu egin zuten lan hori: 10 eurotik 25 euroraino, alegia.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto