Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Hegaldi komertzialen erabiltzaileari hainbat eskubide eta erreklamazio egiteko aukera aitortzen zaizkio
Helmugara iristeko hegazkina erabiltzen dutenen oporraldietako izu eta mehatxua bihurtu dira aspaldi honetan hegaldien atzerapen eta ezeztapenak. Espainiako Kontsumitzailearen Defentsarako Elkarteak emaniko datuen arabera, joan den udan atzerapenek erreklamazioen %16 sortarazi zuten eta ezeztapenek %12, baina arazoa ez da uda partean bakarrik gertatzen. Aurtengoaren lehen hiruhilekoan Madrilgo aireportuan Europako Aire-lineen Elkarteko kide diren aire-konpainiek eginiko Europa barneko hegaldien irteeren %23 atzerapenez egin ziren eta bidaien %22 atzerapenik izan zuten iristean. Puntualtasunari dagokionez, aztertu ziren Europako 27 aireportuetatik 9. tokian agertu zen Madrilgoa; Bartzelonakoa zerrenda horretan hurrena zetorren, atzeratutako irteerak %22 eta iristeak %23 izaki.
Zer egin dezakegu, ordea, gure hegaldia atzerapenez dabilenean? Nolako eskubideak ditugu eta nola exiji dezakegu eskubide horiek bete daitezen? Ez ahaztu aire-garraioko txartela kontratua dela: hortaz, bera erositakoan, itundutako baldintzetan eraman behar du garraiolariak bidaiaria. Batasun Europarrak iaz onetsi zuen Europar Parlamentuaren 2004ko otsailaren 11ko 261/2004 Araudia aurtengo otsailaren 17an sartu da indarrean. Araudi horrek, hegazkinean sartzea ukatzekotan edo hegaldia bertan behera gelditu edo atzerapenez ibiltzekotan, bidaiariei laguntza eta ordainketa egiteko ohiko arauak xedatzen ditu.
Nolako arrazoiak eman ditzake konpainiak hegaldiaren atzerapena zuritzeko?
Askotxo dira: ezegonkortasun politikoa, hegaldia ezinezko bihurtzen duten baldintza meteorologikoak (ekaitza, elurra, kazkabarra) segurtasun alorreko arriskuak, hegaldiaren segurtasuna ezin bermatuzko bihurtzen ustekabeko akatsak eta konpainiaren lanean eragina duten grebak. Horiek denak "halabeharrezkotzat" kalifikatuak daude, hots, bidezko neurri guzti-guztiak hartuta ere, aparteko gorabehera horiek saihestea ezinezkoa litzateke. "Aparteko gorabeheratzat" hartzen dira, era berean, hegazkinaren hegaldi bat edo batzuen ezeztapena edo atzerapen larria sortaraz dezakeen airezko trafikoaren gestioa eragina daukan erabakiaren ondorioak ere, airezko garraiolariak atzerapen horiek gerta ez daitezen ahalegin guztiak egin baditu ere.
Nolako arrazoiak ezin ditzake eman konpainiak, ostera, hegaldiaren atzerapena zuritzeko?
Kontsultatu ditugun adituen iritziz, ardura gainetik astintzeko konpainiek tradizioz argudiatu dituzten arrazoi gehientsuenak epaileek onargarritzat jotzeari ateak zabaldu dizkio aipatu dugun Araudi horrek. Eragindako kontsumitzaileari geratzen zaion defentsa bakarra, alegazio horien agiri bidezko justifikazioa eskatzea da. Arrazoia nahikoa baldin bada, onartu egin beharko du. Bestela, auzitara jo edo ez jo erabaki dezake.
Nolako atzerapenek sortarazten dituzte bidaiarien aldeko eskubideak?
A - 1.500 kilometro arteko bidaietan, bi ordutik aurrerako atzerapenak.
B - 1.500 kilometrotik gorako Europa barneko hegaldietan eta mundu zabalerako 1.500 eta 3.000 kilometro artekoetan, hiru ordutik aurrerako atzerapenak.
C - Aurreko ataletan aipatzen ez diren hegaldietan, lau ordutik gorakoak.
Atzerapena bi ordu baino txikiagoa baldin bada, kontsumitzaileari ez zaio jaramonik egingo; areago, atzerapena handiagoa izanik ere, baliteke jaramonik ez egitea, artapen horrek atzerapen larriagoen kausa dela argudiatuz. Hori gertatuko balitzaizu eta azkenean janaria zeuk ordaindu beharko bazenu, gorde txartela, erreklamazioa egin ahal izan dezazun.
Atzerapenak kalteturiko bidaiariak nolako eskubideak ditu?
Europar Batasuneko arauen arabera, konpainiak bidaiariei hurrengoak eskaini behar dizkio doan:
Hegaldia atzeratzen denean bidaiari guztiek dute ordaina jasotzeko eskubiderik?
Ez: Europar Batasunak xedaturiko ordain horiek jasotzeko eskubidedun izateko hurrengo baldintzak bete behar dira:
Hegaldi bat egiteko erreserba eskuan, hegazkin-aldaketa egin edo beste hegaldi bat hartzeko beharrean egokitu diren bidaiariek ere izango dute ordaina jasotzeko eskubidea.
Atzerapenak diruzko ordainik jasotzeko eskubidea ematen al du?
Aire-konpainiak dirutan ordaintzeko obligaziorik ez duen arren, bidaiariak Montrealgo Hitzarmenera jo dezake; atzerapenen, ekipaien galera eta eraginiko kalteen ondorioak arautzen dituen nazioarteko itun hori Espainian 2004 urteko ekainean sartu zen indarrean.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa