Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Telefonia-operadore batek beste bat auzitara eraman zuen, lehi desleiala egitearren. Legeak xedatua duen ez bezala, bezeroen baimena izan gabe bere abonatuetako batzuen preasignazioa egin zuela argudiatu eta hainbat abonatuk ezarritako salaketak erakutsi zituen. Lehen instantzian galdu zuen arren, Bartzelonako Entzutegiak, 2005eko otsailaren 9an emaniko epaian arrazoia eman zion.
Ebazpenean adierazi zenez, telefonozko preasignazioa -abonatuak, sarbidearen hornidura egiten dionaz bestelako bat aukera dezake eta, honakoa identifikatzen duen kodea aurretiaz markatzeke- bezeroak erabaki behar du eta honek nahi duen operadoreari jakinaraziko dio, operadore horrek aurrekoari gaztiga diezaion. Beste aldetik, Telekomunikazioen Merkatu Batzordeak xedatua du aurretiazko aukeratze bidezko operadore-aldaketa egiteko abonatuak bere baimena idatziz eman behar duela, eta horrelakorik ez zegoen salatutako kasuetan.
Operadoreak horrela jardutea lehi desleiala izateaz gainera, aukeren berdintasun printzipioaren aurkako eta merkatuaren funtzionamenduaren kontrako erasoa izan zenez, horrelako praktikak berehala uzteko, burututako jokabideak baliogabetzat jotzeko eta epai hau estatu espainiar osoan argitaratzen diren egunkarietako bitan agertzeko kondena eman zitzaion.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa