Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Errusiara zihoazen senar-emazteei bankuak billete faltsuak entregatu

 1994 urtean Errusiara joatekoak zirela eta, bankuan pezetekin dolarrak erosi zituzten senar-emazteek. Bankuak ehun dolarreko hiru billete faltsu entregatu zizkien arren, bezeroak ez ziren horretaz jabetu Errusian zerbait ordaintzera joan arte.

Eskandalu eta aztoramendu larriak jasan zituzten, Poliziak preso hartu eta pasaportea kendu zien baina, azkenean, agiria itzuli eta askatu egin zituzten. Herrira iritsitakoan bankuak dirua itzuli zien baina itzulketa-komisioa kobratuta. Auzitara jo zuten, bankuak eraginiko kalte moral, axolagabekeria eta kontratua ez betetzeagatik indemnizazioaren eskean.

Epaitegi Gorenak, 2005eko otsailaren 17ko epaian, bankuak kontratua urratu zuela eta matrimonioak ez-legezko jokabiderik burutu ez zuela berretsi zuen; izan ere, senar-emazteek kontratu-obligazioak bete eta erosketa eta itzulketako komisioak ordaindu zituen. Errusian pairatutako jazoerak tamalezkoak izan ziren, begi-bistako kalte moralak nozitu zituen matrimonioak, bien askatasun pertsonala, duintasuna eta segurtasun juridikoa arriskutan suertatu baitziren tradizio demokratiko laburreko eta berme ezkutuetako herrialde hartan bizi izaniko egoera deserosoetan. Beraz, Epaitegiak bankua kondenatu zuen, ezkontide bakoitzari 78.131na euro ordain ziezazkion.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto