Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Asegurudunak arrisku orotarako polizaren parte bat itzul dakion erreklamatu

Iaz ibilgailua erosi eta arrisku orotara aseguratu nuen. Handik bi hilabetera nozitu nuen istripuaren ondorioz, erabat hondaturik gertatu zen ibilgailua. Automobilagatik zor zitzaidana itzuli zidan konpainiak. Kontua da asegurua 1.800 euro kostatu zitzaidala eta orain konpainian 1.250 euro "bahiturik" ditudala, hots, disfrutatu gabeko aseguruaren parte proportzionala. Diru hori berreskuratu nahi dut nik baina enpresako ibilgailua daukadanez, ez dut auto berria ekartzeko asmorik. Nola eskura dezaket ene diru hori? Esan didatenez, baditut bestelako aukera batzuk ere: beste ibilgailu bat aseguratzea edo, hurrengoan saiatzean, enpresak kontratu egin nahi ez izatea, etc. Horiek dira baldintzak. Legezkoa ote da hori? Zer eska dezaket nik?

  Kasu honetan itundutako prima ordaindu zuen konpainiak, istripuaren ondoren eta %100eko estaldura eman du, hitzartu bezala. Beraz alderdiek betebeharrekoak bete dituzte. Horrenbestez, primaren parte bat itzultzeko erreklamazio-eskubideak ez du funtsik, horrela alderdien arteko kontraprestazioen baliokidetasuna urratu egingo litzateke eta.

Aseguru pribatuen ordenazio eta ikuskaritzaren araudia onesten duen azaroaren 20ko 2486/1998 Dekretuan xedatua dagoenez, banaezintasun, aldaezintasun, askitasun eta zuzentasun printzipioen araberakoa da prima. Horrenbestez, aseguru-kontratuaren prima banaezina da, kalkulatu den denbora-epearekiko (gure kasuan, urtebetea). Prima zatiezina denez, ezingo da legez haren parte bat itzul dadin eskatu, kontratua hitzartuz gero, aurreneko unetik konpainiak arrisku osoa bereganatua baitu. Horrez gainera, alderdien arteko kontraprestazioen baliokidetasun printzipioaren kontra ere lihoake. Beraz, gurea bezalako kasuetan konpainiari primaren parte bat itzultzea exiji lekioke baldin eta polizan horrela hitzartua balego edo horrela itunduko balitz.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto