Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Barebone eta mini-PCak: Ordenadore txiki ederrak

Egongelan ipintzeko ordenagailuak: merke, sendo, erakargarri, isilak eta behar bezainbesteko potentziadunak

  Ordenagailuaren irudi klasikoa kutxa gris zaratatsuarekin identifikatu dugu. Erabiltzaile gehienek ordenagailua erostean, aukera guzti-guztiak eskainiko dituen makina ahaltsu bat eskuratu nahi du, aparatuaren estetikari eta, azkenean, ordaindu duen guztiaren erdia soberakoa izateari gehiegi erreparatu gabe.

Bada ordenadorearen beste kontzeptu bat, egunez egun arrakasta bilduz doana: askoz ere txikiago, lirainago eta ohiko premietara egokituagoa. Oinarrizko sistemak diren -kutxa, plaka eta elikadura-iturria baizik ez daukate- barebone izeneko horiek euskailu hartuta, kasuan kasuko premien araberako ordenagailua osatu daiteke. Barebone terminoak, dena den, mini-PC izenekoak adierazteko ere balio du: txikiago (baina ongi osatuak) eta isilagoak diren arren, potentzia pixka txikiago batekin eta hainbat prestazio gutxiagorekin aski badugu, ordainetan diru-aurrezki galantaz onura izango gara.

Neurrikoak

Mini horien prezio apala beren konfigurazioarekin dago lotua: estandar ohi dakartena "gama apalekoa" ohi da, prozesagailuaren potentzia, disko gogorraren edukiera eta RAM memoriari dagokienez. Dena den, ordenagailu tradizionalen prezioko (are merkeagoak ere) ekipo konpaktu ongi-ongi hornituak aurki daitezke egun. Badute gehienek ezaugarri orokor bat: beren tamaina eta pisuari esker, ia-ia eramangarriak dira (etxebizitza barruan, behintzat) eta, gainera, estetika, kontsumoa eta hots-igorpena (haizagailua eduki ordez, kutxa bero-suntsitzaileak eta freskatze-sistema alternatiboak dauzkate) bereziki zaindutako alderdiak dira denetan.

Mini-PC horiek mahai gaineko ordenagailutzat baliatzen dira, beste sistema batzuetan integratzeko, zaratarik egin gabe jolasean aritzeko, musika ekipoaren ordezko, etc. Segun-eta nola erabiliko den, zein osagaitan diru gehixeago jartzea merezi duen erostunak erabaki beharko du (disko gogor handiagoa, adibidez, filmak gordetzeko asmoa baldin badu, edo soinu- eta irudi-txartel ahaltsuak, azken generazioko jolasak instalatzeko) eta zein lehenetsiko duen (CD-en grabagailua, DVD, disketera, etc.). Kontua da ordenagailu klasikoak dagoeneko baduela alternatiba, aparatu hori ez dela ezkutatu beharreko traste itsusi eta zaratatsua eta, baleko ordenagailua eduki nahi badugu, merkatuko PC ahaltsuena eta ekipamendurik osatuena ekartzea ez dela ezinbestekoa (dohain ematen ez dutela gogoan izaki).

Egon gelan jartzekoa

  Inortxo ez litzateke ausartuko "kutxa gris hori" (ordenagailua) egongelan denen begi-bistan. Estetika aldetik desegokia izateaz gainera, harrotzen duen zarata egun osoan bertan edukitzea ere ez litzateke batere atsegina. Egun, ordea, konpaktu eta isil-isilak izateaz gainera, musika-kate koloretsuaren tankera daukate ordenagailu batzuek: egongelan instalaturiko ekipoetara (telebista, DVD, beste ordenagailu bat, etab.) konektatzeko eta etxeko jolas-gune bilakatzeko bereziki diseinatuak daude.

  Bideo, DVD edota musika ekipoaren ordezko edo gehigarri bihurtzeko gai dira, PC batek bereak dituen aukera (Interneten barrena nabigatzea, posta elektronikoan aritzea, jolastu, musika eta filmak oraingo eta etorkizuneko hamaika formatutan grabatu eta erreproduzitzea, etc.) askori uko egin gabe. Estetika zainduari erabiltzeko erosotasuna gehitu diote fabrikatzaileek, horretarako hainbat baliabide eskainita: urrutiko agintea, TB seinalearen sintonizadorea, erreproduzitzen ari den musikari buruzko informazioa erakusten duen ikuspen-panela, memoria-txartelen irakurgailua (kamerako argazkiak edo bideo digitala zuzenean ikusi ahal izateko) eta era guztietako konexioak.

Txiki baina osatua

  Aurtengo hasieran, jende-sektore zabalagoetara iristeko asmoz, Apple konpainiak prezio apaleko (Espainian, modelo oinarrizkoena 500 eurotik behera dago salgai) Mac Mini ordenadorea kaleratu zuen. Bere diseinua, tamaina (16,5 x 16,5 x 5 cm., hots, PC "txiki" bat baino lau aldiz txikiagoa) eta pisua (1,4 kg.) ditu erakargarri bereziak. Bestetik, era askotako konexioak dauzka: USB, firewire, soinu sarrera, sarerako eta modemaren txartela, etc. eta, gainera, CDak irakurri eta grabatu eta DVDak erreproduzi ditzakeen unitateaz horniturik dator.

  Dena den, egiazko ordenadore bihurtzeko, teklatua, sagua eta monitorea erantsi eta daukan RAM memoria urria handitu egin beharko zaio. Konfigurazio horretaz jantziriko PC "arrunta" 100 - 150 euro gutxiago kostatzen da. Horregatik, seguru aski, Mac Mini horren antzeko diseinu eta tamainako ordenagailua salgai jarriko duela iragarri du berehala Intel konpainiak.

  Barebone edo ordenagailu konpaktuentzako osagai bereziak beste enpresa ezagun askok fabrikatzen dituzte, hala nola, Shuttle (www.shuttle.com), Austek (www.asus.com) edota Soekris (www.soekris.com). Alor horretan, VIA Technologies (www.via.com.tw) enpresako Mini-ITX EPIA plakak nabarmentzekoak dira. Mini-ITX formatuak espazio txiki (17 x 17 cm.) eta isil batean (atal mugikorrik edo haizagailurik gabe, berotasun barreiari batek freskatzen baititu), irudi, soinu eta sarerako txartelez hornituriko oinarrizko plaka, portuetarako konektoreak (USB, FireWire eta seriea) eta, areago, prozesadore nagusia. Elikatzeko iturria, RAM memoria eta disko gogorra erantsiz, kostu txikiko mini-PC bat moldatzeko plataforma hobezina osatzen dute horiek.

 Erabat ekipaturiko Mini-PC-ei ere barebone esaten zaien arren, hitz horrek (ingelesez, "mengel" edo "maskala", pertsonari dagokiola) kutxak, oinarrizko plakak eta, inoiz, elikatzeko iturriak bakarrik osaturiko ordenagailua adierazteko baliatzen da. Hortaz, barebone horiek txikiak izan daitezkeen arren, hori ez da derrigorrezko baldintza. Oinarrizko plakak prozesagailua baldin badauka (EPIA izenekoetan bezala) ordenadorea osatzeko aski da informazioa biltzeko dispositiboren bat (disko gogorra, adibidez) eta RAM memoria eranstea, beharrezko periferikoez gainera. Era horretan erabiltzaileak bere premien araberako PCa egin ahal izango du. Bareboneak, beste aldetik, ordenagailu zaharreko osagaiak aprobetxatzeko konponbide egokiena dira, berria ekarri nahi denean.

 Mini ITX
www.mini-itx.comMini ITX formatuari -tamaina txikiko baina, monitorean edo ordenagailuak daukan TV irteera bitartez, pantaila osoan filmak ikusteko adina potentziaz hornituriko oinarrizko plaka merkeari- dagokion guztiaz informazio ongi osatua (ingelesez).

  PCa aukeratzeaz
www.ibertronica.es Osagai eta ordenagailuak saltzen dituen denda honetan, erabiltzailearen premien araberako aholku eta konponbideak eskaintzen dira, PC "konpaktuak" agerpen handia dutela (egongelakoak, Shuttle XPC, VIA Mini-ITX ekipoak eta bestelako barebone asko).

  Ordenadore isila
www.silent.se Informatikaren alderdi akustikoa ikertzeko web-gunea da Silent PC, zarata higuingarririk gabe lanean aritzeko diseinatutako irtenbideak (ekipo zein programak) eskaintzen dituena.

Barebonea: egin ezazu zerorrek

 Erabat ekipaturiko Mini-PC-ei ere barebone esaten zaien arren, hitz horrek (ingelesez, "mengel" edo "maskala", pertsonari dagokiola) kutxak, oinarrizko plakak eta, inoiz, elikatzeko iturriak bakarrik osaturiko ordenagailua adierazteko baliatzen da. Hortaz, barebone horiek txikiak izan daitezkeen arren, hori ez da derrigorrezko baldintza. Oinarrizko plakak prozesagailua baldin badauka (EPIA izenekoetan bezala) ordenadorea osatzeko aski da informazioa biltzeko dispositiboren bat (disko gogorra, adibidez) eta RAM memoria eranstea, beharrezko periferikoez gainera. Era horretan erabiltzaileak bere premien araberako PCa egin ahal izango du. Bareboneak, beste aldetik, ordenagailu zaharreko osagaiak aprobetxatzeko konponbide egokiena dira, berria ekarri nahi denean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto