Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Azterketa beldurrik gabe egiten duenaren etekina askoz ere hobea ohi da
Azterketen beldurra irrazionala ez den arren, beldur horren tamaina neurri gabea izan daiteke. Hein batean edo bestean etorkizuna erabaki dezakeen proba horri aurre egiteko erronkak ahalik eta kontzentrazio handiena eskatzen duenez, gradu batean tentsioa mesedegarria gertatzen da gaitasun intelektual, fisiko eta emozionalak aktibo mantentzeko ez ezik, etekina hobetzeko ere balio duelako. Tentsioa antsietate bihurtzen denean eta pertsona horrek aparteko garrantzia duen zerbait gertatuko zaiola eta ongi prestatuta doan segurantzia sentitzen ez duenean agertzen da arazoa. Pentsamendu eta ideia batzuek indar hartzen dute, hala nola injustiziaren biktima izateko kezka, errieta jasateko edo barregarri geratzeko beldurra eta ezarritako helburuak aurreikusitako epean ez lortzeko izua. Kontzientzia horrek lehentasuna har dezake gure baitan eta frogatu behar dugun jakintza bera ere estali egin dezake inoiz. Era horretan, aurretik, bitartean eta gerora ere ezin gaindituz eta arriskuz beteriko amenazo bihur daiteke azterketa eta, horrenbestez, neurriz gaineko garrantzia eman diezaiokegu.
Azterketa prestatzeko ikasten ari denean nozitu edo azterketan bertan nozitu, antsietate episodioaren ezaugarriak hauek dira:
Etekin intelektuala: galderak ulertzeko unean zailtasunak izateko, oroimen blokeoak pairatzeko eta ongi ezagutzen denaz gogoratzeko ezintasuna nozitzeko arriskua dago. Tarte luzeetan ez baina minutu askotan era guztietako gogoeta negatiboek zeharkatzen pilatzen dira ikaslearen buruan: "ez dut astirik izango", "ez naiz gauza hau dena ikasteko", "ez naiz gainerakoak bezain gai", "oraingoan bai suspendituko nautela", "nik ez dut honetarako balio", "ederki bizi da ikasi behar ez duenak", "karrera hau ez dut bukatuko", "barregarri geratuko naiz"... Burutazio horiek sekulako indarra hartzen dute eragindako pertsonaren gogoan.Antsietatea agertzen duten pertsonek, ebaluatuak diren (edo sentitzen diren) egoeretan angustiaz zamaturiko erantzunak emateko joera dute. Baliteke, nolanahi, ikasle batek lehenago sentsazio hori ezagutu gabea dagoela ere, une jakin batean bere burua gorabeherek gailendua ikustea. Gehien-gehienetan antsietate horren iturburuak hauek dira:
Errepika dezagun, nolanahi ere, lasaitasun gehien ematen duena azterketa ongi prestatzea dela.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa