Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Klinika batean pazienteari diskoko hernia-ebakuntza egin zioten. Ebakuntzaren ondoren, nozitzen zituen oinazeak medio, berriro egin zitzaion ebakuntza eta orduan eraginiko ornoen arteko tartean zoldura hauteman ziotenez, beste zentro batean sartu zuten; bertan tratamendua jarri eta alta man zitzaion. Haren ondorioz, %50eko minusbaliotasuna aitortu zioten.
Germenak lehen ebakuntzan inokulatu zitzaizkiola auzitegiko medikuaren txostenetan egiaztatu zenez, pazienteak epaiketa zibilera jo zuen klinikaren eta zirujauaren kontra, 120.202 euroko indemnizazioa eskatuz. Kausa hori lehen eta bigarren instantzietan ezetsita, Epaitegi Gorenera jo zuen; honek, 2004ko martxoaren 18ko epaian zioenez, zirujauaren ebakuntzaren jomuga pazientearen egoera hobetzea zela baina, zeharo alderantziz, zoldura inokulatu zitzaiola, minusbaliotasunezko ondorio eta guzti.
Behar bezalako asepsia eta fakultatiboen aldetik axolagabekeriarik gertatu ez zela frogatu zen arren, Epaitegi horren arabera, ebakuntza eta zolduraren artean kausa-efektu erlazioa jazo zen eta, horrenbestez, sendagileen erantzukizuna bazegoela erabaki zuen. Pazientearen nahia aintzat hartuta, klinika eta zirujaua kondenatu egin zituen, pazienteak eskaturiko diru kopurua ordain ziezaioten.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa