Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaileak ospakizunetako jantzia tindategira eraman zuen, garbitzera, eta atxikiak zeuzkan harribitxiak hondatuta itzuli zitzaion. Tindategiari kalte-galerak ordain zekizkiola erreklamatu zion, kalte haiek zerbitzua gaizki ematearen ondorio zirelakoan baina, establezimenduak ezezkoa erantzun zionez, Epaitegietara jo zuen.
Epaiketan perituek eginiko probak egiaztatu zuen soinekoak jasaniko kalteak tindategiko zerbitzuak ematean gertatu zirela.Horrelaxe jaso zuen Valentziako Lurralde Entzutegiak 2003ko maiatzaren 24an emaniko epaian. Tindategiak, ordain-txartelean eta establezimenduan ageriko kartel batean "Ez gara arduradun egiten bizkarreko, botoi eta apaingarriez" klausula agertzen zela argudiatu zuen arren, Entzutegiak alegazio horiek ezetsi egin zituen.
Epailearen arabera, klausula horrek ardura erabat baztertzea suposatzen zuenez, Kontsumitzailearen Defentsarako Legearen arabera ez zen onargarri. Horregatik, kontsumitzaileari soineko berria erostera edo soineko hura konpontzera (kostu txikienekoa, epaiaren exekuzioan determinatu beharrekoa) zigortu zuen establezimendua.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa