Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Eraikuntza-enpresak gehiegizko komisioak kobratu

Eraikuntza-enpresa baten bidez etxebizitza salgai jarri genuen baina azkenean ezin izan genuen saldu. Etxebizitza horrek bazuen lehenago 3.000 euroko seinalea emana zegoen erostuna. Badakigu erostunak emaniko seinale horren bikoa itzuli behar diogula baina eraikuntza-enpresak 5.000 euroko indemnizazioa jaso nahi du: komisio horretatik 3.000 euro, gure partetik, saltzaile garen neurrian, eta beste 2.000 euro erostunen aldetik. Legezkoa al da jokaera hori? Etxebizitza 63.000 eurotan jarri zen salgai; horietatik guk 60.000 jasoko genituen eta agentziak 3.000.

  Higiezinen Jabetzaren Agentea (HJA) higiezinaren jabe-saltzailearekin lotzen duen kontratuan higiezin horren ahozko nahiz idatzizko salmenta zehazten da. Alderdiak biak dira, HJA eta saltzailea, eta aurrenekoaren lansariak bigarrenak ordaintzen ditu, kontratuan hitzarturiko prezioaren portzentaje bat, hain zuzen. Hortaz, komisioa ordaintzeko obligazioa duen bakarra saltzailea da.

Azkenean, kontratu pribatu izenpetua egonik ere, salerosketa gauzatzen ez bada, HJA horrek kontratuan xedaturiko komisioa kobratzeko eskubide osoa du, saltzaile eta erostunaren artean hitzarturiko formaltasunetatik kanpo dagoelako kontratua ez betetzea agenteari berari egotz ez badakioke. Gure kasuan, salerosketa bertan behera uztea HJA horren erruagatik gertatu ez denez, agenteak lansariak kobratzeko eskubide osoa du. Itundutako komisioa 3.000 euro baldin bada, kopuru horixe erreklamatu beharko zaio saltzaileari. Saltzaileari ez zaio beste inolako dirurik eskatu behar, are gutxiago erostunari. Hitzarturiko komisioa baino bi mila euro gehiago erreklamatzea fede onez kontrakoa da eta ez du inolako justifikaziorik, gainera.

Lurraldeko Higiezinen Jabetzaren Agenteen Kolegiora joatea eta bertan zuen agente horren berri eskatzea komeniko litzateke: kolegiatua dagoen ala ez eta Kolegioak agenteei zenbateko komisioa kobratzea aholkatzen dien. Komisio hori 3.000 euro baino handiagoa balitz, kontua litzateke Kolegioak aholkaturiko kopurua ordaintzeaz adostasunera iristea. Alderdien arteko bitartekari lanak Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoak (KIUB) egin litzake. Erosleari dagokionez, jasotako eta bikoizturiko seinalea itzuli egin behar du, kontratuan horrela agertuko balitz (kontratua KIUB batera edo abokatu bulego batera eramanik egiazta daiteke hori). Ordainketak egiteko unean, funtsezkoa da ordainagiri sinatua eskatzea, bertan "alderdien artean erreklamatzeko ezer ez dago" edo antzeko esakunea jasota.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto