Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Geocaching: Altxorraren bila XXI. mendean

Teknologia berrien erabilera eta mendizaletasuna konbinatzen dira egunetik egunera zaletuak bereganatuz doan jokoan

  Mendiarekin zerikusia duten jarduerak geroz eta zaletu ugariagoak biltzen dituzte: jende asko mendean harrapatzen duten aisialdi merke, suspergarri eta erakargarriak hauen segadan erori dira teknologia berriak kirola eta abenturaren tarteko jokoa sortuz. Altxorraren bilaketaren XXI. mendeko bertsioa da ingelesezko geocaching ("naturan ezkutalekuak topatzea" edo horrelako zerbait esan nahi du) hori. Oinarri soil-soila du: norbaitek objektua mundu zabaleko zeinahi lekutan ezkutatu, koordenadak apuntatu, web atari batean ezagutarazi eta mendizaleei topatzeko erronka egiten die; horretarako GPS baten laguntza ezinbestekoa da.

Norbaitek altxorra ezkutatzea

Norbaitek gauza bat ezkutatu eta, horren kokapena, horretarako berariaz sorturiko web orrian, koordenaden bidez (longitudea eta latitudea) jakinarazten duenean hasten da jokoa. Web ezagunenetako batek, berrehun eta hamar herrialdetan ezkutaturik dauden zortzi mila altxorretik gora iragartzen ditu; herrialde eta eskualdeak aukera ditzake interesatuak. Altxorra era askotakoa izan daiteke baina bisitarien liburua izango du beti. Izan ere, baliteke bilatzen den helburua bera izatea eta irabazleak bertan iruzkin bat eranstea. Izan liteke, era berean, liburua, txanpona, marrazkia edo, maila garaietako "partidetan" balio handiko objektuak: kontzertu baterako sarrerak, softwarea, aparatu elektronikoa... dena den, eskarmentuak dioenez, jarduera honetan oparirik hoberena gurutzea zegoen tokiraino iristea izaten da.

Besteek bilatu

Joko denetan legez, geocaching honetan ere hainbat jokalari maila bereizten dira. Abenturan hasi berriak direnak bide soilenetako baten peskizen jardun daitezke (gehienetan, erraz iritsi eta bertan altxorra aurkituko duen gunea). Erronka horiek aitzakia hutsak dira famili giroko txangoak zerbait berezi bihurtzeko eta, horrela, gazteenak alternatibazko aisian sartzeko.

Esku hartzailea estrategiarekin eta GPS-aren erabilerarekin ohitu eta mendian zuen eskarmentua zabaldu ahala, eskalada egitea, ordu luzetako txangoak burutzea, mapak interpretatzeko espazioarekin loturiko trebezia edo, areago, espeleologiako ibilbideak egitea agintzen duten gune zailagoetara iritsi ahal izango da. Ezkutalekuaren inkognitaren planteamenduak ere zaildu egin dezake jokoa. Hainbat joko-mota bereizten dira: koordenadek, batzuetan, pista natural zenbaitetara zuzentzeko abiagunea adierazi baizik ez dute egiten; beste batzuetan, jokalaria hurrengo ezkutalekuraino eramango duen toki jakin bat baino ez dio gaztigatuko.

Eta aurki dezaten

Altxorreraino iristeko funtsezkoa da koordenadak ongi interpretatzea, horixe baita jokoaren mamia; dena den, arras lagungarri gerta dakizkigukeen beste elementu batzuk ere ez dira gutxietsi behar, hala nola mapa topografikoak, ipar-orratzak, telefono mugikorrak, oinetako erosoak, euritarako arropa, ur edangarria... eta sen ona, batik bat. Kontuan izan behar da koordenadak gurutzatzen diren X hori adierazten den paperean distantziak lerro zuzenean ikusten direla baina, errealitatean, kontua da mendira joatea, hots, latitude eta longitude aldagarriez osaturiko orografiari buru egitea. Helmuga ere ez da zertan gutxietsi, GPS aparatua ez baita zehatz-zehatza (100 metrorainoko pairamena du); beraz amaieratik kilometroren batera gerturatzea aski soila baina gune-guneraino iristea, berriz, altxor bila dabilen pertsonaren ernetasunaren arabera aldatuko da, biziki, gainera. Azken tartetxo hori eragozpen eta zailtasunez josirik agertuko denez, aurretiaz kalkulatu behar izaten dira, azken bilaketa-denbora zehazki kalkulatzeko. Aurkitutakoan, altxorrarekin dauden adierazpenek agindutakoa bete egin behar da: toki horretan beste objektu bat kokatzea, altxorra bere tokira ostera eramatea, "bisitarien liburuan" ohorezko agurra idaztea, ezkutalekua aurkitu den modu berberean uztea (jokoak segitu egiten du eta)...

GPS-a, jokoaren klabea

Amerikako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuaren titularitatekoa den Kokapen Sistema Globala (GPS, ingelesezko sigletan), Lurretik 20.000 kilometrotara orbitan dabiltzan 21 satelite aktibok emititzen dituzten irrati-seinaleetan oinarritua dago. Sarrera librekoa da eta toki bat zehaztasun handiz finkatzeko koordenaden kalkulua egitea bideratzen du. Horretarako, seinalea emititu duen satelitea ezagutuko duen jasogailua eduki behar da: seinaleak ibilaldi hori behar izan duen denbora zenbatzen du eta, horrela, beregandik bereizten duen distantzia zehazten du. GPS terminalak lau sateliterekin kontaktatu duenean -oinarrizko informazioa lortzeko hirurekin aski da- kokapena eta altuera zehaztuko ditu, haietariko bakoitzaren kokapena triangelatuz. Eskarmentuaren poderioz, terminal horren erabileran trebezia ere hartzen denez, joko hau eraginkortasunez entrenatzeko modua ere bada.

Jokatzeko arauak

  • Joko hau naturan praktikatu behar denez, bertara gerturatzen direnek natura errespetatu eginbehar dute. Lurpean gorderiko altxorrak ez dira halakotzat hartzen; ezkutatu edo gorde behar dira, baina inola ere ez lurrean zuloak eginez edo zuhaitzen adarrak hautsiz.
  • Altxorra aurkitu ezean edo inguruneko gorabeherek bilaketa zailtzen badute, adibidez, koordenadak emateko edo gune hartara berriro itzultzeko aukerarik ez badugu, ez da zilegi oporraldietaz baliatzea toki ezkutu batean altxorrak gordetzeko.
  • Benetako geocacher adituek ez dute zilegitzat hartzen, era berean, altxorrak zona pribatuetan, militarretan, trenbideetan edota aireportuetan ipintzea.
  • Altxorra bilatu eta jasotzen bada, horren truke zerbait utzi behar da.
  • Mendizalearen arauak aplikatu behar dira hemen ere: laguntzarik gabe ez ibiltzea eta etxean ze ordutan (gutxi gorabehera) etorriko garen ohartaraztea. Mendira eraman eta kolpeak nozitzeko berariaz diseinaturiko GPS terminal sendoa eskuratzea komeni izaten da.
  • Altxorra aurkitutakoan, jabeari jakinarazi behar zaio zein baldintzetan bilatu den.

Adibidea: Olibondoen itsasoa

Helbidea GPS: N 37° 45.413 W 003° 54.365 (UTM: 30S E 420185 N 4179227)

Zailtasuna: erraza

Eremua: soila

Pendiz ertainean behetik gora goazela, arrokaz ere osaturiko lursailetako toki batzuetan zuhaixkaz josia daude, ibilgailua utzi dugun tokitik 500 metrora, Santa Ana ermitaren inguruneetan (Torredelcampo, Jaén, Espainia).

Kutxan dauden, boligrafo eta bisitari-liburuaz gainera:

  • 3 panpina txiki.
  • altzairuzko bolatxo bat.
  • gomazko pilota bat.
  • hainbat txanpon (ez dira egungoak).
  • giltzarrapo bat.
  • latak irekitzeko aparatu bat..

Altxorra dagoen tokian, iparraldera begira, Guadalquivir ibarra dago, Sierra Morenako muino apalek mugatua (mendi beltzen zerrenda). Gure azpian, Torredelcampo (eskuinean) eta Torredonjimeno (ezkerrean), olibondoen ozeano horretako itsasontzi gisa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto