Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Itsasaldi eta uhinen energia: Itsas indarra

Koste handia eragozpena daukan energia horretan sartzeko atea aurrerakuntza teknologikoak zabaltzen ari dira

  Hondartzan zaudela edo itsasontzian zoazela, uhinen edo itsasaldien bultzada nozitzean, indar hori elektrizitatea bihurtzeko ezin aprobetxa ote zitekeen bururatuko zitzaizun noizbait, naturako beste elementuena baliatzen dugun modu berean. Ideia, egiari zor, ez da bat ere berria: uhinen energiaren lehen patentea Frantzian egin zen, 1799 urtean. Dena den, XX. mendeko zazpigarren hamarkada arte itxoin behar izan zen hainbat gobernu (Erresuma Batua eta Japonia, besteak beste) eta enpresaren finantzaketari esker proiektu zenbait sortu arte. Teknologiaren aurrerakuntza mantsoak eta proiektuen koste erraldoiak geldiarazi dituzte azken bost urteotan sorturiko proiektuak ere baina geroz eta gobernu eta enpresa gehiago ari dira inbertsioak egiten honelako energiaren ikerkuntzan, baliabide energetikoen gabezia eta poluzio alorreko arazoak murriztea xede hartuta eta teknologiaren aurrerakuntzek sostengaturik, energia berriztagarriak biziki eraginkorrak izan daitezkeela jabetu baitira.

Era askotako metodoak

Hainbat estatu (India, Txina, Japonia, Estatu Batuak, etc.) energia ekoizteko sistemak eta lantegiak garatzen ari dira. Batasun Europarra -Atlantikoa, Ipar Itsasoa eta Eskandinavia blaitzen duten urek baldintza hobezinak prestatzen dituztelarik- ere proiektu horien buruan dabil. Izan ere, Eskoziako Islay uhartean dago uhinen mugimenduak eragiten duen lehen turbina europarra: laurehun bat etxebizitzatarako energia sortzen du turbina horrek.

Energía del mar

 Ver infografía

Egun, uhinen mugimendutik elektrizitatea erdiesteko dozena bat metodo (hainbat garapen-gradutan) baliatzen dira baina behin betirakoa zein izan litekeen arrastorik ez dago oraino. Bi motatakoak dira metodo horiek, funtsez. Batetik, uhinen mugimendu horizontala baliatzen dutenak daude, zentral hidraulikoen printzipioaz baliatzen direnak: uhinak bideraturik, ura lehorrean dagoen depositu bateraino daramate eta, bertan, turbina-sistema bat elikatzen du, energia bihurtzeko. Bestetik daude uhinen oszilazio bertikalak aprobetxatzen dituztenak..

Itsasaldien energiari dagokiola, ibaiko urtegi tradizionalen antzera funtzionatzen duten zentral mareomotrizetan bihurtzen da elektrizitate. Edukiontzia itsasgoran betetzen da eta ura hor edukitzen da itsasbehera arte. Orduan askatuko da ura, presioa areagotuz elektrizitatea sortzen duten turbinetaraino, hodi estuez osaturiko sare batetik. Honelakoak mantentzeak duen kostuak, dena den, ugaltzea galarazi du orain arte.

Espainia

Espainiari dagokionez, Kantabria (Santoña) eta EAEn (Mutriku) uhinen indarra baliatuko duten zentralen proiektu pilotuak garatzen ari dira.

Bietako lehengoan, aurten martxan hasiko dela aurreikusi dute bertako arduradunek. Proiektua da eskarmentuaz baliatzea Kantauri itsasaldeko beste hainbat gunetan ere horrelako zentralak instalatzeko. Funtzionamendua ezaguna da: motoreko pistoi baten antzerako estruktura batean gora eta behera dabiltzan buia elektrikoak ezarrita, uhinen oszilazio bertikalak sortarazitako energia aprobetxatzea. Mugimenduari esker ura ponpan sartu eta bertatik ateratzen denean, elektrizitatea sortzen duen generadore bat bultzatzen du. Korrontea lehorreraino itsas azpiko hari batetik eroaten da. Santoñako lantegia (hasteko 2,66 milioi euroko aurrekontuaz hornitua), lehorretik milia batera (1,6 km) dago. Bi mila metro karratuko azaleran banatuta dauden hamar buiez osaturiko sarea edukiko du eta herri horretako mila eta bostehun etxebizitzatarako energia ekoitziko du. Sustatzaileen arabera, sistema honen abantaila nagusiak nabarmenak dira: segurtasuna (urpean baitago), iraunkortasun handiagoa eta ingurugiroan hutsaren pareko inpaktua.

Mutrikuko (Gipuzkoa) portuko lantegiak, bere aldetik, oraingoz Eskozian eta Azoreetan bakarrik diharduen "ur-zutabe oszilagarri" izeneko teknologia baliatuko du, turbina bat baino gehiagorekin: hamasei ale izango ditu, hain zuzen, dikean lantegiaren integrazioa hobetzeko. Honela funtzionatzen du sistema horrek: uhina dikera iritsitakoan, ura hodi batzuetan barrena igotzen da, horien barruan dagoen airea zanpatuz eta goiko txulotxo batetik botaraziz. Aire konprimitu hori ziztu bizian kanporatzen da, turbinei eraginez eta hauetako generadoreek ekoitziko dute energia elektrikoa. Lanak datorren udaberrian hasiko dira eta 2007 urterako amaitzea aurreikusi da. Lantegia, Mutrikun egingo den babes-dike berriaren kanpo aldean kokatuko da eta 75 metroko luzera hartuko du. Horrek ez du inolako inpakturik eragingo ez paisaian, ezta ingurugiroan ere, eta 240 familiarentzako energia era jarraian sortaraziko du. Itsasoko ura edangarri bihurtuko du, era berean, lantegi horrek.

Horrelakoak ugaltzeko eragozpenak

Proiektu itxaropentsu horiek gorabehera, itsasotik datorren energia nekez izan daiteke oraingoz errealitate jeneralizaturik. Europar Batzordeak 2000 urtean sortu eta kontinente honetako hainbat herrialdetako akademiko, zientzialari, industria eta ikerketa-zentrok osatua dagoen WaveNet sareak plazaratutako txosten batean zioenez, herritarrek horrelakoak ez ezagutzeak energia horien garapena galarazten duen eragozpenetako bat da. Bertan, horrelako energi ekoizpenetik ondoriozta zitezkeen eragin kaltegarrietako batzuk ere aipatzen zen, hala nola hots handia, itsasontziek jotzea, ikuspenerako inpaktua eta uretako sedimentuen balizko aldaketa. Horrenbestez, alor horretan ikertzen segitzeko premia azpimarratzen zuen, teknologia horiek lehiakorrago bihurtuko badira.

Itsasoa, energi iturri agortezina

Planetaren izena Lurra bada ere, azaleraren hiru laurdenak urak estaliak daude. Itsasaldiak, Lurra, Ilargia eta Eguzkiaren arteko erakarpen grabitazionalen jokoak eragin eta uhinak, berriz, haizeak sortarazten ditu. Itsasotik energia ateratzeko prozedurak askotxo dira: uhinen eta itsasaldien energiaz gainera (horiek dira nagusiak), ozeanoko energia termikoa eta korronteena ere baliatzeko modukoak dira, ikerlan aurreratuek hein batean edo bestean frogatzen ari diren bezala.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto