Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Charo Cuenca, Asociación Española Contra el Cáncer (AECC) erakundeko onko-psikologoa: "Beste hainbat emakume masektomizaturekin bizipena partekatzea, laguntza bilatzeko modua"

  Mendebaldeko emakume populazioan arazo ekologikorik ohikoena bularreko minbizia izaki, Espainian urtero gaixotasun hori hamabost mila emakumeri diagnostikatzen zaio. Andre horietako hirutik bi baino gehiagok gaitzak berea daukan hilkortasunari saihets egiten dio, baina kopuru erlatibo hori, mamografiek eta osasun estaldurak egiten duten atzemate goiztiarraren proportzio zuzenean handituz doa urterik urte. Panorama berriaren aurrean, bularreko minbizia nozitzen duten emakumeek premia berriak agertzen dituzte, gaitzak beraiengan luzeago irauten duelako eta, horrela, osasun alorrekoez bestelako kezkak ere sortzen zaizkielako. Horietako bat, minbizia diagnostikatua duten emakumeek adierazitakoaren arabera, artapen psikologikoa oinarrizko zerbitzutzat jotzen da, tratamenduak aginduta, bularra kentzea ezinbesteko bihurtu denean, batik bat.

Charo Cuenca, Asociación Española Contra el Cáncer (AECC) erakundeko onko-psikologoa, eraginiko emakumeei hainbat erakundek eskaintzen dizkieten zerbitzuen arduradunetako bat da. Bularreko minbiziaren tratamenduan Nafarroa aitzindari izan delarik -azken hogei urte honetan emakume guztien %90 bertara ohi doa, borondatezko azterketak egitera-, bertako egoitzan hitz egin dugu berarekin. Eta aitzindari delarik, Nafarroa beste herrialde askoren eredu izan da, egintzak bideratzeari dagokionez. Gogo-aldartea mantentzeko laguntza ematearren, berehalako artapen psikologikoa ospitaletan ematzen da. "Emakume bat laguntzaren premian dagoen atzemateak berebiziko garrantzia duen arren, oso litekeena da arazoak emakume hori etxe zuloan sartutakoan sortzea", ohartarazi digu Cuencak; beraz, premiazko den guzti-guztietan tratamendua aplikatu beharra dago. Minbizia dela eta, osasun alorreko pertsonalarekin eta pazienteekin urte mordoa eman duelarik, Cuencak azpimarratu duenez, masektomia pairatu duen emakumearen kasuan laguntza psikologikoa elementu behinena da eta bere emaitzak "arras pozgarriak".

Zergatik dauka horrenbesteko garrantzia bularra galtzeak?

Minbizia nozitze latz horri -bizipen latzenetako bat, latzik bada- titi bat edo biak kentzea erantsi behar zaiolako, hau da, gaixotasuna gogorarazten digun eta, hein batez, sozialki erakusten duen gorputzaren alterazio nabarmena gertatzen da. Bularra, gainera, ez da irudiaren beste atal bat, gure-gurea dugun partea baizik: horretan datza sexualitate femeninoaren parte bat, hortxe identifikatzen dira emozioak, sentsibilitatea eta amatasuna. Areago, moda desfileetan, hondartzan edo artean erakusten denean, daukan garrantzi guztia eta esanahi berezia aitortuz erakusten da.

Noiz hasi zen hautematen masektomizaturiko emakumea artapen psikologikoaren premian egon zitekeela?

Berehalako osasun-tratamenduak amaitzean, ebakuntza izaniko emakumeek estres episodioak, antsietatea eta depresioa nozitzen zituztela baloratu zen: horiek ez ziren minbiziaren ondorio hutsak, alegia. Bularra galdutako emakumeen koadro klinikoa zehatz-zehatza ohi zen, osasun tratamendua sendotu eta, noski, ebakuntza osteko prozesuaz haratago ere, depresioen sintomak lehenbailehen atzemango zituen laguntza espezializatua ezarri zen.

Zein dira alarma horiek?

Lantua, negarra, insomnioa, bat-bateko umore-aldaketa latzak, bere buruaren irudia ispiluan pairatzeko zailtasuna eta libidoa galtzea, batik bat; esana dugun bezala, emakumearentzat bularra garrantzi handi-handiko zona sexuala baita. Onkologian dihardugun psikologook koadro horiei aurre egin eta, alta klinikoa hartutakoan, pazientearentzat tratamendu egokiena zein izan daitekeen adierazteko elkarlanean gabiltza osasun pertsonalarekin.

Zergatik aholkatzen zaie gehienetan paziente horiei elkarteetan esku har dezatela edo masektomizaturiko beste hainbat emakumerekin batera, terapia talde edo topaketetara joan daitezela?

Emakumearen irudia eta estetika aldaraziko duen parte kutun eta mami baten alterazioa bizi duenez eta aurrerantzean agertuko duen irudi hori onartzea ezinbestekoa izango duenez, horixe nozitu duten emakumeekin eskarmentua partekatzea laguntza bilatu eta aurkitzeko modua izan daiteke. Horrelako taldeetan bizipen horixe nozitu duten emakumeak ezagutuko ditu: masektomia gauza bitxi-bitxia ez dela eta zertan lotsatzerik ez dagoela frogatuko du, gainera.

Ondotxo dakigunez, emakume bat baino gehiagori minbiziak jotako bularra erabat kendu zaio baina, agian, horrelako neurria hartzea ez zen derrigorrezkoa izango.

 Medikuntza, kirurgia eta onkologian abiadura meteorikoan egin dute eta egiten ari dira aurrera; areago, alor horretako eskarmentua urte gutxikoa dela ohartuz gero. Lehenago, prebentziora zuzenduriko kirurgia praktikatzen zelarik, orain ez da hura bezain erasokorra: horretan psikologiak zerikusi handia izan du. Gure alorretik behin eta berriro errepikatu dugu funtsezko kontua dela pazienteari kalitatedun bizitza ematea, sentsibilitateari premiazko den mugatik gora erasotzeke, bestela jarduteak emakume horren suspertze prozesua eragotzi egingo bailuke.

Geroago kirurgia estetikoa egitea gomendatzen al duzue?

Horren bidezkotasuna onkologoak eta zirujauak erabaki behar dute, pazientearekin elkar hartuta. Protesia eta ebakuntza bideragarri eta kalte gabeak izango direla bermatuz gero, pazienteak erabaki beharko du. Kirurgia estetikoa, dudarik gabe, berebiziko lagungarria izan daiteke, baina ez emakume gazteen kasuan bakarrik. Hirurogei urteak beteak dituenak ere badu eskubidea kirurgia hori aplika dakion, emakume horrek ere gorputza zaindu eta maitatu behar du eta.

Honelako minbizia nozitzen dutenak helduak diren arren, emakume gazteak ere arrisku bera du. Bularra ez ezik, ama izateko aukera ere galarazten du tratamenduak. Hori ere artapen psikologikoa emateko motiboa da?

Ebakuntza baino areago, tratamenduaren ondorioz, menopausia goiztiarra probokatu ohi zaio pazienteari. Horixe ere bada, jakina, laguntza psikologikoa emateko arrazoia: masektomizaturiko andrazkoa, ama izateko aroan ez bazegoen ere, tratamendu onkologikoaz aparte, laguntza handiagoaren premia izaten du.

Kasuen %1era ozta-ozta iristen diren arren, gizonezkoek ere nozitzen dute bularreko minbizia. Horientzat ere emakumeentzat bezain traumatikoa al da egoera?

Ondorio psikologiko dezente arinagoak pairatzen ditu gizonezkoak, bestelako minbizia nozitzearen parekoak izan ohi dira.

Nola lagun dezakete senideek eta adiskideek pazientea?

Beste zeinahi minbizi edo gaitz larritan bezala: gaixoak nahi eta behar duen aurreneko gauza errespetua da, errespetua eta erreakzionatu ahal izateko espazioa. Emozioak -haserrea, negarra...- adieraztea onartu behar zaio. Horrelako emakumeei laguntza emateak erraza dirudien arren, atsegin agertze hutsera eta "on beharrezko" gezurretarako joera ohi dugu; gizakiok, ordea, adimenez tratatuak izan behar dugu, gaixoaren ahulezia ikusirik familiartekoak ez asaldatzea ezinbestekoa da. Hortik abiatuta, sostengua eta maitasuna ditu pazienteak ezinbestekoak.

Bikotearen harremanak ere nozitzen du egoera hori; sexu harremanek, bereziki. Zein da zure aholkua alor honetan?

Hasieran, gaixoa batez ere eta bikotekidea hein apalago batean, desoreka ondorioztatzen duen antsietate egoeran suertatzen dira, sentsibilitate larriagoa agertzen dutelarik. Tratamendu farmakologikoaren edo egoera psikologikoaren ondorioz, sexu harremanetarako gogorik eza ere ohikoa bezain normala da. Nolanahi ere, masektomia nozitu duten emakumeen kasuan sexu harremanak izateko gogo gabezia hori luzatu egiten da, bere irudia ikusirik, auto-estimazioa dezente galtzen duelako. Sendagilearen alta jaso denetik hainbat astebetera hobekuntzarik nozitu ez badu, ohiko sendagilearengana jotzea edo ebakuntzaz arduratu den taldearekin egoera jorratzea komeni izaten da, batak edo besteek pazientea psikologoarengana bidal dezaten.

Auto-estimazio galtze hori begi bistan agertzen al zaio emakumeari bete burua ispiluan ikusten duenean?

Pertsona bakoitza mundu bat da eta, ahal duen eran erreakzionatzen duenez, erreakzio primario guztiak zuzentzat eta ulergarritzat jo behar dira. Emakume batzuek sendaketak beraiek egingo dituztela erabakitzen dute ospitalean bertan eta beste batzuek, aldiz, arropa eranztea bera ere ez dute jasaten, gorputz berria onartzeko egokipen-epe bat hartu behar dute. Hortxe jokatzen du bikotekideak sekulako rola, honek ere aldaketa onartzen duen neurrian kidea berresten ari delako eta, horrela, erronkari egitea samurragoa izango da bientzat. Bientzat laguntza psikologoari eskatzea bikotekideak ere aholka diezaioke pazienteari. Honakoak garrantzi handia du, askotan norberak bere arazoa ukatzen duelako bestearena onartzen duen bitartean eta, eskuarki, gauzak bikotean konpontzea eraginkorrago gertatzen da, bakoitza bere aldetik ahalegintzen bada ere.

Psikologoaren kontsultara iritsitakoan... zer gertatzen da?

Egoera berria onartze prozesuan, profesional batengana jotze hutsa ere seinale ona izaten da beti. Pauso hauxe izaten da masektomizaturiko emakumearentzat latzagoa izaten da bikotekidearentzat baino, pazientea baita, inondik ere, eragindako behinena. Sexu-apetitua galdu duela zuritzeko emakume horrek batzuetan bestei -bikotekideari, bereziki- atsegin gertatzen ez zaiela argudiatzen du, baina hori ez da egia.

Baliteke emakume horrek bere buruaz eta bere gorputzaz zeukan ideia aldatzea, baina gainerakoek ez. Horregatik du garrantzi handia terapia egitera joateak, zailtasunak topatzen direnean batik bat, honelako minbizi kasuetan sostengu psikologikoaren premia gorriagoa bada ere, arazoa gainditzen dutenen kopurua ere benetan garaia da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto