Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ibilgailu motorduna gidatzen duenak, jabea izan edo ez izan, legeak gidariari eta ibilgailuari eramatea agintzen dien dokumentazioa gainean eraman eta, eskatzen duten guztietan, agintaritzaren agenteei erakutsi behar die. Zein ote dira dokumentu horiek? Nolako isunak ezartzen dira erakusten ez badira edo, are okerrago, lortu ere lortu ez badira? Gidariak eta ibilgailuak oso paper gutxi dituzte ezinbestekoak: gidatzeko baimena, zirkulazio zerga, ibilgailuaren azterketa teknikoaren ziurtagiria eta eranskina eta derrigorrezko aseguruaren erreziboa. Agiri horietakoren bat erakuts dezan agindu zaionean, gidariak agertuko ez balu, Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak hainbat zigor ezartzea aurreikusia du; horien munta bi faktoreren arabera aldatuko da: agiria zien den eta, funtsezkoa, titularrak eskuratua duen ala ez. Araubidezko asegurua kontratatua ez izatearren ezartzen den isuna, adibidez, azken ordainketaren agiria gainean ez eramateagatik jartzen dena baino askozaz ere larriagoa da. Nolanahi ere, eskatu zaizkionean, gidariak erakutsi ez dituen agiriak aurkezteko hamar eguneko epea eman ohi zaio. Hona paperak galtzeko "ohitura" duen gidariarentzako informazio baliagarria: agiri horien fotokopiak baliozkoak dira baldin eta dagokion Trafiko Delegazioak konpultsatuak badaude eta, hortaz, jatorrizko dokumentuaren ordez, horien kopia eramateak ez du inolako zigorrik ondorioztatzen.
Errepideetako trafiko kontroletan gidariei eskaut ohi zaien lehendabiziko agiria da. Dokumentu honen inguruko hutsegiteak isunik larrienekin zigortuak daude. Hona balizko kasu batzuk:
Ibilgailuaren jabea izatearren, herritarrak ordaindu behar duen udal zerga da hau. Ibilgailua daraman gidariak, jabea izan edo ez izan, eskatzen diotenean agintariei erakutsi egin behar die. Kontzeptu honengatik ordaindu beharreko kuota, ibilgailuaren zaldi fiskalen arabera aldatzen da. Isunak:
Espainian matrikulatuak dauden automobilek, laugarren urtetik aurrera -bosgarrenetik aurrera motorrek eta seigarrenetik aurrera karabanek- autonomi erkidegoek xede horrekin gaituriko estazioetan aldian behingo azterketak gainditu beharko dituzte, 1987 urteaz geroztik indarrean dagoen irailaren 24ko 1987/1985 Errege Dekretuaren arabera.
Aseguruaren ordainketa egiaztatzen duen azken txartela eramatea nahitaezkoa da. Agiri horren bidez automobila daraman gidari edota aseguratuaren ondarea babesten da, talka edo lapurretaren ondorioz, ibilgailuak nozi ditzaken kalteetatik eta, era berean, hirugarrengoei berak eragin dizkien kalteak direla eta, harturiko erantzukizun zibiletik, bere aurka ezar daitezken judizio-egintzen aurrean.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa