Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Faktura ordainduta ere, konpainia elektrikoak zerbitzua kendu

Kontsumitzaileak bere etxebizitzan energia elektrikoaren etena nozitu zuen. Konpainia elektrikoaren arabera, etendura zerbitzua ez ordaintzearen ondorio izan zen baina hori erabiltzaileak ukatu egin zuen, faktura garaiz ordaindu baitzuen, bankuan diru-sarrera egina. Hortaz, erabiltzaileak konpainia bide administratibotik salatu zuen. Konpainiak, ezarritako 1.352 euroko isuna ordaintzeari uko eginez, errekurtsoak ezarri zituen, Madrilgo Justiziako Goi Epaitegira iritsi arte. Epaitegi horrek, 2004ko urtarrilaren 30eko epaian, ezarritako isuna berretsi egin zuen, espedientean erabiltzaileak garaiz ordaindu zuela garbi agertzen baitzen, agiri bitartez egiaztaturik. Banku-erakundearekin zeukan akatsezko komunikazioa medio, konpainiak ordainketaren berri izan ez zuela argudiatu baina Epaitegiak ezetsi zuen hori: hala izanik ere, horrek ezin sor ziezaiokeelako kontsumitzaileari kalterik, Kontsumitzailea eta Erabiltzailea Defenditzeko Lege Orokorrak agertzen duen legez. Beraz, Epaitegiaren arabera, zerbitzua akatsez eta oker eman zen, funtzionamendu txar hori justifika zezakeen -are gutxiago, erabiltzaileari egotz zekiokeen- inolako arrazoirik gabe.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du