Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Telefono mugikorraren kontratuan gehiegikeriazko klausula

 Kontsumitzaileari bere telefono mugikorra lapurtu ziotenez, telefono zerbitzua kontratatua zuen establezimendura jo zuen. Bertako enplegatuen aholkuak entzunik, terminal berria erosi eta linea bat kontratatu zuen eta, handik bi egunera, aurreko lineari baja eman zion. Konpainiarekin kontrataturiko linea bati baja ematea (kasu honetan, lapurturiko telefonoari zegokiona) 302 eurorekin zigortzen zuen kontratu berriko klausula batek. Konpainiak, beraz, diru hori ordain zezan exijitu zion kontsumitzaileari, honek uko egin eta auzia epaitegietara iritsi zen. Bartzelonako Entzutegiak, 2004ko otsailaren 19an emaniko epaian, enpresak eskatutakoa ezetsita, klausula gehiegizkotzat jo zuen, hau da, fede oneko eskakizunez beste aldera, klausula hark, kontsumitzailearen kaltetan, kontratu bidezko obligazioen desoreka larria eta justifikatu gabea sortarazten zuela ebatzi zuen. Entzutegiaren arabera, dendako enplegatuak, esandakoaz bestelako alternatibarik eskaini zutenik ere ez zuen egiaztatu enpresak. Erreklamazioa aintzat ez hartzeaz gainera, epaiketako kostuak ordaintzera kondenatu zuen enpresa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto