Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Eraikitzaileak kalteen kostua bereganatu ez

Etxe-jabe gazteen komunitatea osatu dugu; gure etxebizitzak (urte eta erdia) berriak izan arren baldosa hautsiak, zoruak leundu gabe eta beste akats asko agertzen dituzte. Konpainia eraikitzaileari eskutitz asko bidali dizkiogularik, akats horiek konpontzea bidezkoa ez dela erantzun digu atzenekoan. Horrelaxe egokitu garenez galdera egiten dugu orain: akats horiek ez ote dira eraikitzaileak konpondu beharrekoak? Nora jo behar dugu hori erreklamatzera? Abokatua kontratatzen badugu, geure patrikatik ordaindu beharko diogu?

  Eraikuntzaren Antolamenduaren Legeak xedatua duenez, urtebeteko epean, obren amaiera edo bukaerako elementuetan eragina duten akatsengatiko kalte materialen erantzulea eraikitzailea izango da. Eraikinaren bizigarritasun eta segurantzia estrukturalari dagozkien izari handiagoko akatsak, berriz, eraikuntzan esku hartu duten eragile guztien (eraikitzailetik hasi eta sustatzaileetaraino, arkitekto eta aparejadoreetan barrena) erantzukizun solidario dira. Epaiketara jotzeko epe barnean egon beharra dago: akatsak urtebeteko epe horretan sortutakoak behar dira izan eta, akatsak agertu zirenetik bi urteko epea agortu aurretik jo beharra dago epaiketara.

Gure kasuan, komunitateko presidenteak edo administratzaileak eraikitzaileari bureau-fax ziurtatua, jasotzea gaztigatu eta guzti, bidali behar dio, bertan akatsak konpontzea eta eraikina eta bertako instalazioei behar bezalako amaiera eman dakien eskatuta. Idazki horretan, halaber, epe laburrean idatzizko konpromisorik jaso ezean, epaitegietara joko dela agertu behar da. Beste aldetik, sustatzaile-saltzailearekin era fede-emailean -eskutitz ziurtatua, jasotze-gaztigapen eta guzti- harremanetan jarri behar da.

Gestio horiek errazteko, Etxe-jabeen Aparteko Bilerara deituta, bertako eguneko gai-zerrendan agertu behar da komunitateak, abokatu eta prokuradoreei jarduteko ahalmenak eman diezazkien presidentea baimendu egiten duela. Kasu honetan lansariak komunitateak ordaindu beharko dituenez, aurrekontua idatziz eskatzea komeni da. Eskakizuna oso-osorik aintzat hartua bada, salatutakoak epaiketa-kostu guztiak ordaindu behar izaten ditu, baina beti-beti sententziak ez ditu gastu eta kostu horiek guztiak jasotzen. Oso litekeena da, era berean, eraginiko kalte eta akatsak nolakoak diren egiaztatuko duen peritu batek eginiko txostena agertu behar izatea; beraz, aurrekontua eskatu beharko da gestio horretarako ere.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto