Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Overbooking, itolarri

Madrildik Caracaserako hegazkina hartzeko aireportura hiru ordu lehenagotik joan behar izan nuen baina, halaz ere, zorioneko overbooking horrek harrapatu ninduen. Alaba ospitalean neukan eta, Caracasera premia larriz joan beharra nuela luze azaldu nien bertakoei... alferrik: hegazkina hartzea galarazi egin zidaten. Eskainitako indemnizazioari eskas neritzon eta, gainera, itzulerako bidaian (zuzena) Santo Domingon egin genuen eskala, bidaiariak hartzeko. Horrela hiru orduko atzerapenaz etortzea lortu genuen. Zer egin dezaket orain?

  Ohiko kontua da aire-konpainiek libre daukaten plaza-kopurua baino txartel gehiago saltzea (overbooking). Eragindako bidaiariak aukeran du txartelaren prezioa eskuratzea edo plaza libreak dituen hurrengo hegazkinean joatea, indemnizazio bat jasota: honen munta igo egin da, aurtengo otsailean Europar Arautegiko 261/2004 ebazpena indarrean sartu ondoren, 3.500 kilometrotik gorako hegaldietako overbooking direla medio, indemnizazioa 600 eurotan finkatu da. Dena den, denbora-arrazoiengatik, zure kasuan aplikatu beharrekoa aurrekoa izango da (3.500 kilometrotik gorako bidaietarako 300 euro finkatu zuena, alegia), ostatua eta mantenua erantsita, konpainiak indemnizazio hori onartu behar du.

Gure irakurleak hori baino indemnizazio handiagoa jasotzea planteatzen du, nozitutako kalte morala larri-larria baita. Horretarako, bidaiaren gaineko dokumentazio guztia bildu eta, era fede-emaileaz -ziurtaturiko eskutitza, jasotzearen berri gaztigatu eta guzti-, konpainiari idazkia egin behar zaio, pairatutako kalte moral eta angustiarengatiko ordain ekonomikoa eskatuz. Dokumentazio horren kopia erantsi behar zaio eta, ahal bada, larrialdia sortarazi duen motiboa (alaba ospitaleratzea) egiaztatzen duenarena ere bai. OMIC baten bitartez alor judizialez kanpoko erreklamazioa egiten saia zaitezke eta, horrek aurrera egin ezean, epaitegietara jo beharko litzateke, hitzezko epaiketa egiteko; horrelako auzietan abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzeak ez dira nahitaezkoak, erreklamazioa 900 baino txikiagoa baldin bada.

Programaz kanpo eta behar bezalako justifikaziorik gabe eginiko eskalaren ondoriozko atzerapenari dagokionez, idazki horretan bertan eskalaren eta ondoriozko berandu ibiltzearen azalpenak ez ezik, (seguru aski, konpainiaren interes ekonomikoaz beste justifikabiderik ez daukan) geroratze horrengatiko beste indemnizazio bat eska dezakezu. Dena den, bigarren geroratze horrek eragin dizkizun ondare-kalteak egiaztatu egin beharko dituzu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto