Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Hezetasunak: Prebenitzea, ikuskatzea eta diagnostikatzea, funtsezko

Arazoa arretaz behatzea eta neurriak hartzea, arazo larriak ez gertatzeko bide

  Etxebizitza askotan daude hezetasunak iraunkorki, nahiz eta arerio horiek hotz-sentsazioa areagotu, lizun, akaroen agerpena erraztu, altzairuetan orbanak agerrarazi eta etxeko biztanleei arnasketa alorreko arazoak sortaraz diezazkiokeen. Behar bezalako tratamendua eman ezean, hezetasun horiek larritu eta eraikinean kalteak (beraz, etxebizitzaren segurtasuna endekapena) sor ditzaketen benetako arazo bilaka daitezke atzenean. Horrelakoak suntsitzea espezialistaren eginkizuna den arren, hezetasunak atzeman eta prebenitzea etxeko biztanleen kontua da.

Zergatien peskizan

  • Hezetasuna hodiren bateko ur galeraren edo ate-leihoen drainatze txarraren ondorio izan daiteke.
  • Lurrez azpiko soto edo bestelako tokietako lurzoruen porotsutasuna lurretik etxebizitzaren barnealderaino doazen hezetasunen eragile izaten da.
  • Kondentsazioa eta manposteriako arrailak ere badira barnealdeko hezetasunen eragile.
  • Kontuz ate-leihoek inoiz hartzen dituzten kolpeekin, markoen inguruko entokadura erorarazi egin dezakete eta: tarte horietan barrena ere sar daiteke hezetasuna. Bete itzazu tarte horiek uraren kontrako masilla bereziarekin.
  • Ikuska ezazu urtean behin kanalen, ur-zorrotenen eta hormen iragazgaiztasun egoera. Zain ezazu, era berean, drainatze-sarearen garbiketa eta zoruen balizko arrail eta zirrikituak. Horretan zabiltzala, ez ahaztu teilatuko isurbideak (hustubideak, kanalonak eta gainezkabideak) garbi dauden eta behar bezala funtzionatzen duten ikuskatzea.
  • Azter ezazu, hiru urtean behin, fatxadan arraildurarik edo deformaziorik sortu den eta teilatuaren kontserbazio egoera egokia den (teilak, inklinazio-aldaketak, etc).

Nola atzeman arazoa

 

  • Egiazta ezazu kondentsazio arazoa den ala bestelakoa den: jarri eragindako horman aluminiozko paper pusketa bat, zinta itsaskorrez. Aluminioaren ageriko azaleran lurruna azaltzen bada, kondentsazio arazoa da.
  • Etxebizitzaren barnealdean eragina duten euri-iragazpenak zehazki mugaturiko orban gisa agertu eta, euria egitean, areagotu egiten dira.
  • Hormak, barru zein kanpoaldean, gesal edo kresalezko orbanak agertzen baditu, arazoa behetik gorako hezetasuna da (lurretik igotzen dena, alegia). Hori garaiz tratatzen ez baduzu, oso litekeena da gerora horman goroldia agertzea eta barruan pintura erori eta horma lizunek estaltzea.
  • Ustekabeko hezetasun izenekoak ur-bideek (hodiren bat hautsi edo lehertu, gaizki elkarturiko juntura bat, etc.) nozituriko ihesen ondoriozkoak izaten dira eta horman edo sabaian aureola zentrokide gisa agertzen dira: zenbat eta ur gehiago bildu, hainbat zabalago azaltzen da aureola.
  • Eraikuntza edo etxegintzan baliatzen diren materialak (hormigoia, igeltsua, etc.) nahasteko erabiltzen den urak azalerantz kanporatzeko joera izaten du: horrek ere orbanak sortarazten ditu sabai, zoru, horma eta gainerakoetan..
  • Kanpoko hezetasuna erakusten duen sintometako bat fatxadan efloreszentzia zuriak agertzea da. Lizuna, goroldioa edota arraildurak ere hezetasunaren seinale dira.

Nola aurre egin kondentsazioari

  • Egin ur lurrun gutxiago.
  • Eduki ur beroa 50º C-z behetik.
  • Presta itzazu elikagai guztiak eltze eta kazolak estalita.
  • Ahal den guztietan, lehortu arropa etxebizitzaren kanpoaldean.
  • Eduki itxita gela hezeenetako ateak, sukalde eta bainugelakoak, batez ere.
  • Ez eduki etengabe funtzionatzen isurbiderik ez duten errekuntzazko aparatuak (hala nola estufa katalitikoak).
  • Ahalegin zaitez, sukaldean eta bainugelan, lurrunak kanpo aldera zuzentzen, erauzgailuen bidez.
  • Berotu horma hotzak.
  • Ahal dela, ez jarri ate-leiho metalezkorik.
  • Jarri beira bikoitza leihoetan.
  • Hobetu hormen kanpoaldeko isolamendua eta suntsitu zubi termikoak.
  • Erabil ezazu hezetasun-kengailua (elektrikoa, ahal dela).
  • Egurastu gelak egunero hamar minutuz. Horrela, barnealdeko airearen hezetasun erlatiboa murriztea lortuko duzu.
  • Bereiz itzazu armairuak, apalategiak eta liburutegiak horma hotzetatik. Kanpo-hormei itsatsita dauden armairuek eratzen duten espazio itxi egoki hori kondentsazioak toki aproposa du.

Hasi lanean!

  • Aurreneko hezetasun sintoma agertu bezain laster bila ezazu konponbidea emateko sistema egokia; ondoren, iragazkaiztu edo inpermeabilizatu azalera hori, arazoa berriro gerta ez dadin, ez utzi larriagotzen.
  • Konpon itzazu arraildurak agertu bezain laster, txiki-txikiak badira ere: baliteke horren atzean hodi zartatu edo ireki bat egotea; debora igarotzen utziz gero, filtrazioak arraildurara pasa daitezke eta, pixkanaka, horma guztira hedatu.
  • Euri edo elurrak sortarazitako filtrazioak lehenbailehen konpondu behar dira. Bestela, hezetasuna etengabeko tanta bilakatuko da.
  • Hezetasun seinalea lehortu aurretik ez ahalegindu azalera hori inpermeabilizatzen.
  • Hezetasun orbana lehortzeko piztu gela horretako kalefakzioa eta eduki horrela hainbat egunetan, itzali gabe.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto