Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurren jolastokietako segurtasuna: Segurtasun gabezia oraindik ere kezkagarria den arren, egoera hobetu egin da

Hamar jolas-aparatutik bik akats larriak dituzte, haurren segurantziaren kaltetan

 Gure seme-alabak jostatzera doazen erabilera publikoko haurren jolastokietako segurtasuna aztertzeko xedez, CONSUMER EROSKI-ko teknikariek, haurrentzako 130 jolastokitan dauden 520 jolas aparatu aztertu dituzte Madril, Bartzelona, Valentzia, Málaga, Murtzia, Bilbo, A Coruña, Iruñea, Gasteiz, Almería, Donostia, Cádiz eta Alacanten. Guztira, 151 oszilagarri, 114 zabu, jolas anitzeko 112 estruktura, 78 txirrista eta 65 kulunkaren segurantzia balioztatu zuten teknikari horiek. Haurrentzako zona horien erdiak hiriguneetan daude eta beste erdiak periferian edo hirigunetik urrutiko auzategietan.

Gure hirietako haurrentzako jolastokiak eta olgeta-areak eguneroko topaleku bilakatu dira; bertan haurrak ikusgarriro gozatzen dute, hainbat trebeziaz jabetzen dira eta, gaitasun asko eskuratzen dituzten arren, zeinahi hiritarrek ikus dezaken bezala, haurrentzako jolastokiren kontserbazio eta mantenu egoera dezente hobetu beharra dago. Pintadak, hondakinak eta erauzitako, erretako edo hautsitako elementuak ohiko bihurtu dira haurrentzako jolastoki zenbaitetan; horrek, noski, erabilera hori erakargarri bihurtu ordez, balizko erabiltzailea uxatzea lortzen du. Dena den, garbitasunaren eta itxuraren gainetik, atseden zona horiek txikiei eskaintzen dieten segurantziara zuzendu beharko lirateke gurasoen kezkak. Beldurra sentitzeko arrazoiak bidezkoak direla diote estatistika datuek: Espainian urtebetetik lau urte bitarteko haurrek izaniko istripuen %13 eta 5 eta 14 urte bitartekoen %9 aisialdi eta jolastokietan gertatzen dira, Herri Defendatzailearen Bulegoaren arabera.

Gure seme-alabak jostatzera doazen erabilera publikoko haurren jolastokietako segurtasuna aztertzeko xedez, CONSUMER EROSKI-ko teknikariek, haurrentzako 130 jolastokitan dauden 520 jolas aparatu aztertu dituzte Madril, Bartzelona, Valentzia, Málaga, Murtzia, Bilbo, A Coruña, Iruñea, Gasteiz, Almería, Donostia, Cádiz eta Alacanten. Guztira, 151 oszilagarri, 114 zabu, jolas anitzeko 112 estruktura, 78 txirrista eta 65 kulunkaren segurantzia balioztatu zuten teknikari horiek. Haurrentzako zona horien erdiak hiriguneetan daude eta beste erdiak periferian edo hirigunetik urrutiko auzategietan. Hiriei banan-banan dagokien soilean baino adierazgarriago orokorrean gertatzen dira datuak. Kontua ez da, beraz, hiri bakoitzeko parkeen egoera zehatz-mehatz kalifikatzea, Espainiako toki horien egoeraren erradiografia antzeko zerbait egitea baizik.

Oraingo egoera, aldizkari honek duela bost urte (ikus CONSUMER EROSKI aldizkariaren 31 zk, 2000ko martxokoa) eginiko azterketaren aldean dezente hobetu den arren, ez da inondik ere egokiena: instalatuak dauden aparatuen %19k erabiltzaileen -ume txikien- segurantzia arriskutan jartzen duten akats larriak dauzkate eta ikuskaturiko hiru parketik batean aparaturen batek akats larriak zituen. Segurtasun arazo gehien agertzen dituzten aparatuak (hots, gerturatu aurretik, bai gurasoek bai haurrek arreta handienaz begiratu beharrekoak) jolas anitzeko estrukturak dira (horietako hirutik batean segurantzi akats larriak hauteman ziren) eta zabuetan (akatsak, hauen %27tan).

Azterlan honetan akats larritzat jo dira ezbeharrik sortaraz dezaketen atal hautsiak, aparatuen egonkortasuna murrizten duten atal askeak, finkatze-sistema desegokiak, torlojo irtenegiak, babesik gabeko altuera handiegiak, lurzoru gogorregiak, elementu arriskutsuak (beirak, botilak, lata irekiak, etc) inguruetan agertzea, egur printzatuak, instalazioen akatsak, segurtasun espaziorik ez izatea, moteltze-sistema eskasak edo sistemarik eza, gorputzeko atalen bat harrapa dezaketen elementuak, etc.

Haurren burua edo lepoa harrapatzeko arriskurik ez sortzeko moduan osaturik agertu behar dute ekipoek. Horrelakoak harrapatzeko arrisku nabarmena aparatu guztien %6tan bakarrik atzeman zen.

Arrazoiak era askotakoak ziren: gora egiteko soketako korapilo-zulo irekiegiak (haur baten burua erraz sartzeko modukoak), haurren jantzia edo ilea harrapa dezaketen "V" erako irekidurak, irekidura handiegiak dituzten azalerak, zabuetako kate zabalegiak (umeen hatzak harrapa ditzaketenak) etc. Atal honetako aparaturik txarrenak jolas anitzeko estrukturak dira: horien %11tan CONSUMER EROSKI-ko teknikariek gabeziak atzeman zituzten.

Adituen iritziz, aparatu batek akats larriak ditu, era berean, ezbehar arriskurik agertzen ez badu ere, bere mantenu edo kontserbazio eskasa dela medio, haurrak elementu hori baliatzeko gogorik sentitzen ez duenean.

Akats arintzat hartu dira jolastokien eta aparatuen kalitatea murrizten dutenak eta horien funtzionaltasunean eta garbitasunean eragiten dutenak, segurantzian ondoriorik ez badute ere.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto